Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-28 -- 1937.zenb

Daniel Udalaitz

Sestaoko La Navaleko langileen mobilizazioak pixkanaka-pixkanaka gogortuz joan dira, eta azkeneko ekintzek gogora ekarri dizkigute 80ko hamarkadan Euskaldunako langileek beraien lanpostuak eta ontziolaren etorkizuna aurrera ateratzeko ahaleginean egindakoak. Ekintza haien ondorioz, langile ugari zauritu ziren eta bat hil, gaur egun kultura eta aisialdirako espazioa dena poliziak indarrez hartu zuenean. La Navaleko langileen eta haien familien buruetan Euskaldunaren itxiera hura dago orain, ontziola lan-kargarik gabe baitago eta bertako zuzendaritza ûEspainiako Gobernuaren menpe dagoenaû langileei xantaia egiten ari baita hitzarmen kolektiboaren negoziazioan: ontzi bat eraikitzea proposatzen die jadanik eskuratutako gizarte eta lan eskubideei uko egitearen truk.
guztia irakurri

Daniel Udalaitz

Kazetari naizenez errealitatearen berri emateko nire betebeharrean ari nintzela, 80ko hamarkadan Euskalduna euskal ontziola historikoaren azken arnasaren lekuko pribilegiatu eta nolabaiteko protagonista ere izan nintzen, nik nahi izan gabe. Egun hauetan, martxoaren 27an, ehun urte beteko zituen Euskaldunak 1900ean sozietate gisa sortu zenetik. Alabaina, Euskaldunaren aurretik, egun itsas museoaren zati bat hartzen duten Olabeagako dike lehorrak izan ziren Bilboko itsasadarreko ontzigintzaren aitzindariak, XVI. eta XVII. mendeetan. Ona litzateke gertakari haiek ezagutu ez zituzten belaunaldiek honen berri izatea, eta horregatik iruditu zait interesgarria nire lekukotzaren berri ematea.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan