Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-21 -- 1936.zenb

Jan-neurri mediterraneoari lehiakide bat agertu zaio Galizian

Jabier Agirre

Sarritan hitz egin dugu "jan-neurri mediterraneoaz". Dieta horrek osasunarentzat ekartzen dituen mesedeak nik uste argi eta garbi frogatu direla era guztietako ikerketetan. Bada, azken urteotan gero eta gehiago aipatzen da, adituen mailan bederen, "dieta atlantiko-galiziarra" dei genezakeena. Zer-nolakoa da dieta hori? Lurralde horietako arrantzale-jendeak betidanik eduki duten jateko modua, ukitu txiki batzuekin.
2000. urtean XXI. Mendeko Elikadura eta Nutrizioari buruzko Ikastaroa egin zen Baionan (Galizian). Eta bertan aurkeztutako hainbat ikerketak erakusten zuen bezala, Galiziako biztanleak denbora luzeagoan bizi ziren, beste talde batzuekin konparatuz gero. Bestalde, frogatu zen kostalde galiziarreko biztanleek barrualdean bizi direnek baino alterazio zerebrobaskular gutxiago izan ohi dituztela. Hortik sortu zen dieta atlantikoa hobeto ikertu eta aztertzeko proiektua, eta hortik atera da geroztik dieta atlantiko-galiziarra bezala bataiatu izan dena.
Arraina, mariskoak eta moluskuak dira jan-neurri horren oinarria. Eta itsasoko produktu horietan dago, hain zuzen ere, dieta osasungarria izatearen arrazoia. Arrainaren gantzak omega-3 izeneko gantz-azido asko ditu, eta horiek zeregin oso garrantzitsua dute hainbat gaixotasunen prebentzioan. Ez bakarrik gaitz kardiobaskularretan, baita gaixotasunen autoimmuneetan (lupus eritematosoa, Crohn-en gaixotasuna, eta horrelakoetan), hipertentsio arterialean eta minbizi-mota batzuetan ere; bularrekoan, kolonekoan eta prostatakoan batez ere.
Astean bitan arraina jateak %50ean gutxitzen ditu arrisku kardiobaskularrak (infartua, edo angina izateko arriskua). Azken finean, zenbait ikerketetan arrainari "bihotzeko aspirina" deitu izan zaio, ekiteko modu oso antzekoa dutelako batak eta besteak.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan