Elurmenak lurmentzen


2004ko martxoaren 21an
Elurmenak lurmendu ordurako bero-gosea areagotu da. Udaberria etorria bailitzan gabiltza, pateran datozen lehen marrubiak noiz jango, lorontzietan zein landare jarri... Azkartxo izan liteke akaso, baina... gero gerokoak.

Garai honetan neguko azken lanak dira, oraindik, garrantzitsuenak: inausketa eta landaketa. Landare berriak sortzeko asmoak bi lan hauek kateatzen ditu. Landare batzuei forma berezi batean hazarazi nahian edo loreak eta fruituak sustatu asmoz kimuak edo adarrak moztu eta kendutako zati egokienak aldaxka gisa landatu. Badira, ordea, ugalketarako beste aldaxka mota batzuk. Begoniak, adibidez, hosto zatitxoak landatuz ugaritzen dira. Papiroa ere xelebrea da honetan, inoiz egur bihurtzen ez diren zorten luzeen muturreko hosto-mototsa oso osorik buruz behera uretan sartuta sortuko dira landare berriak.

Papiroa (Cyperus papyrus) urzale amorratua da. Lurpeko zain-sare oparoak eta erraboila txikitxo batzuek eusten diote toki egokietan lau metro arte gara daitekeen zurtoin luze eta zuzen multzo eder bati. Hauen muturrean zabaltzen du hosto-mototsa.

Papiroaren bestengusu baten (Cyperus sculentus var. sativus) lurpeko erreboilatxoak txufak dira, hortxata Mediterraneokoaren lehengaia. Papiroaren zurtoinak jangarriak dira eta bere zuntzez sandaliak, urontziak, soinekoak, sokak, saskiak... egiten dira. Zurtoin hauen erabilpen ezagunena, ordea, landareari berari izena eman dion papiroak egitekoarena da.

Papiroa ugaltzeko bi era daude: Ugalketa industrialetan landarea zatitu egiten da, etxerako modukoa da era naturala: Mototsa uretan buruz behera sartzea. Berez zurtoina ahuldu edo animaliaren batez edo haizeak bihurritu eta makurtzen denean mototsak lurraren pare egonik sustraiak ematen ditu eta landare berria sortu. Lehengo batean erreka baten erdi-erdian ikusi nituen papiro batzuk, zut, eta ikaratu egin nintzen, kolonizatzaile itsu hau laster nahi baino toki gehiagotan ikusiko dugun ametsa egin nuen esnai. Etxe barrurako ere dotorea denez motots pare bat hartu nuen...


ASTEKARIA
2004ko martxoaren 21a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Azkenak
TikTok debekatzeko lehen urratsak egin dituzte AEBetan

TikTok sare sozial ezaguna ByteDance enpresa txinatarrena da, eta AEBetako Ordezkarien Ganberak onartu duen lege proiektuaren arabera, sei hilabeteko epean saltzera behartuko du enpresa, ala sare soziala AEBetan debekatua izango da.


Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek

Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri ura aprobetxatzeko sistema planteatu dute eta herriko errekatik zaborra ateratzen 70 bat lagun... [+]


Eguneraketa berriak daude