Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-14 -- 1935.zenb

Zer da... Sasienpresa

Daniel Udalaitz


Entitate fantasma bat da, inbertitzeko zerbitzuak eskaintzen dituena eta dirua kaptatzen duena, baina horretarako baimenik gabea; hau da, Baloreen Merkatuko Batzorde Nazionalean (CNMV) nahiz Espainiako Bankuan inskribatu gabea. Gehienetan, inbertitzeko aholkulari moduan aurkeztu ohi dira. Negozio handi eta ikusgarriak eskaintzen dituzte, errentagarritasun altuen promesekin, baina ez dira sekula gauzatzen. Gehienbat eskaintzen dituzten operazioak dibisen atzerriko merkatukoak, deribatuetakoak, lehengaietakoak, eta abar izaten dira. Inbertitzaileari, ordainetan, diru kopuru handiak eskatzen dizkiote, atzerriko sozietateetan ezartzeko: paradisu fiskal esan ohi zaienak, izen arraro eta ezezagunekoak. Eta, gainera, komisio handiak eskatzen dituzte. Era horretako pertsona edo entitate fantasmek baliatzen duten taktika presioa da, telefonozko kontaktuaren bitartez. Komertzialen bidez funtzionatzen dute, edozein enpresa baimenduk bezala. Inbertitzailea operazioan fidatzen den bitartean eta bere dirua erreklamatzen ez duen bitartean, ez da inolako arazorik izango. Galerak gertatzen direnean eta inbertitzaileak azalpenen bat eskatzen duenean edo inbertimendutik erretiratu nahi duenean etortzen dira problemak. Komertzial horiek, operazioak egiterakoan hain atseginak eta adeitsuak zirenak, desagertu egiten dira, eta sozietatea izenez eta helbidez aldatuko dute. Eta inbertitzaileen dirua inolako arrastorik utzi gabe desagertuko da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan