2004-03-14 -- 1935.zenb
Izena duen orok dauka bere izana protokoloa kaleratu du LAB sindikatu abertzaleak, hizkera sexista saihesteko. Gaztelera du oinarri, eta duela lau urte sindikatu berak martxan jarri zuen Aukera Berdintasun Planaren baitan dago. Hizkerak, izan ere, garrantzi handia du; bai komunikazio bide delako, bai pentsatzeko tresna delako ere. Lehen urratsa izan da gaztelera aztertzea eta emakumearen bazterketa eragiten duten arloak zuzentzea. Hurrengo pausoa euskararekin gauza bera egitea izango da, hizkera sexista hizkuntza orotan topa baitaiteke.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa