Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-14 -- 1935.zenb

artikulu nagusira itzuli
www.fonoteka.com

Euskararen Fonotekan orain arte bildutako materialari buruzko informazioa jasotzeko aukera eskaini nahi izan dute proiektuaren bultzatzaileek. Horretarako sei ataletan banatutako orrialdea antolatu dute Interneten www.fonoteka.com helbidean. Atal horietan aztertutako Nafarroako euskalkiei, azpieuskalkiei eta herriei buruzko aipamena egiten da; gainera, soinuzko adibideak ere entzuteko aukera izango da, nahiz eta une honetan artxibo horiek erabili ahal izateko Iruņeko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira joatea beharrezkoa izan. Euskalki Aurkibidea eta Herri Aurkibidea ataletan euskalki eta azpieuskalki, eta herrien zerrendak ikus daitezke. Bilaketak egiteko, berriz, Maparen Bitarteko Bilaketa eta Gaikako Bilaketa atalak erabili behar dira; kasuan kasuko beharren arabera euskalki eta herrien bilaketak mapan egin daitezke, eta gako-hitz eta gaien araberako bilaketak Gaikako Bilaketa atalean. Soinu artxiboak Bildumak eta Euskalkien Deskribapena ataletan egongo dira. Artxibo horietan hainbat ikertzaile pribaturen, erakunderen eta proiekturen materiala aurkitzeaz gain, Nafarroako euskalkien deskribapena soinu bidez ezagutu ahal izango da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan