Astekaria

 Azkena 

Bedeinkatuak zuek!

Iñaki Mendiguren

Iñaki Mendiguren


1935. alea
2004-03-14
alde 0    kontra 0

Bedeinkatuak zuek, Espainiako eliza katolikoaren gotzainok, datozen hauteskunde orokorrei begira otsailaren 18an argitaratutako oharrean ûnire ustezû PP-ri botoa ez emateko gomendatu duzuelako!

Bedeinkatuak zuek, botoa ematea hain garrantzitsua, onuragarria, beharrezkoa... dela diozuenean, etxe-barrutik hasteko asmo sendoa igartzen zaizuelako, eliztarrei botoa eta eliz gaiez erabakitzeko gaitasun osoa emanez.

Bedeinkatuak zuek, bozkatzea eskubide eta eginbehar bat dela diozuenean, ondorioztatzen delako bihotzondoa saminduta duzuela gizartearen zati bati eskubide hori ukatu izanaz; ergo ez dagoela bidegabekeria hori bultzatu dutenei botoa ematerik.

Bedeinkatuak zuek, bizitzeko eskubidea babesten dutenen aldeko botoa eskatzean, gogoan dituzuelako, adibidez, ogi-apurren eske Europako ateetan itotzen direnekiko bihotz-begirik ez duten agintariak, Irakeko sarraskiaren egile eta babesleak, pertsonak suntsitzeko espetxe-sistema asmatu dutenak...

Bedeinkatuak zuek, "betiko" familia ûeta, batez ere, familia ugariaû babesten dutenak gorestean, etxetik hasteko asmoa duzuela iradokitzeagatik. Alegia, familiak sortzeko eskubidea onartuko duzuela zeuen artean, nahitaezko zelibatua inori ezarri gabe. Mila sermoi baino hobe baita norberak bidea erakustea!

Bedeinkatuak zuek, benetako ezkontzaren alde mintzatzean, ez dituzuelako gay eta lesbianak baztertzen. Nola gaitzetsiko dituzue, adibidez, "ama birjina" moderno horiek, gizonik "ezagutu" gabe haurdun gertatzen diren emakume guztiz garbiak, bakarra aski ez eta bi amaren bihotzez haurra maitatzeko prest daudenak, aita "putatibo" edo ustezkorik ere gabe etxean?

Bedeinkatuak zuek, "nazioarteko zuzenbidearen errespetua" eskatzean, dudarik gabe Azoreetako hiru satanak ûgizajale gezurtiakû dituzuelako buruan. Eta bedeinkatuak zuek, Irakeko gerraren aurka Kristorenak esan ondoren, 2003ko maiatzean zuen Erromako gotzaina Madrilera bisitan joan eta gobernuburu gerrazalea eskumikatu zuelako, eta aurten bertan urtarrilaren 23an familia osoarekin argazkia egitera Vatikanora joatean "pikutara" bidali zuelako... damu-izpirik gabe harro baitago triskantzaz!

Bedeinkatuak zuek, "kulturen eta herrien arteko, batez ere Espainiako herrien arteko, elkar ulertzea eta solidaritatea" aldarrikatzean, gogor gaitzesten dituzuelako bazterrak sutzen, txakurrak xaxatzen, pozoia banatzen dabiltzan politikari popularrak, irrati-kateren bat (ezagutzen COPE?), maite zaituzten egunkariren bat....

Bedeinkatuak zuek, "terrorismoaren erabateko gaitzespena" eskatzean, Lege Antiterroristaren babespean inkomunikazioaren tunel ilunean gertatzen ez diren frogatu ezinezko zera horietaz ari zaretelako, ezta?, ozen gaitzetsiz Inkisizio gogoangarriaren metodoak egungo politikagintzan.

Bedeinkatuak zuek, Carod-Rovira gurutziltzatua ikustean, "terrorismoari arnasa ematea" eta antzekoak aipatu gabe, berari laguntzera joan zaretelako, gogoan hartuta tamaina bereko bekatua egin zuela Uriarte jaunak.

Bedeinkatuak zuek, martxoaren 8a dela eta, emakumearen duintasunaz, genero-indarkeriaz eta abar literatura egin ordez, erabaki duzuelako eliza katolikoan emakumea gizonaren pare-parean jartzea egoera guztietan, Jainkoa emakume dela aldarrikatuz!

Hala bedi, amen,

que así sea edo...

ainsi soit-il!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1934
 
azala1933

1935 zenbakia.
2004ko martxoaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza