2004-03-07 -- 1934.zenb
Estibaliz Amorrortu soziolinguistika irakaslea Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasketak amaitu eta Renora joan zen Eusko Jaurlaritzak emaniko beka bati esker. Bertan, euskara eskoletan laguntzen aritu zen eta bere egonaldia hiru urtez luzatu zuen (1992-1995). Master bat ere egin zuen. Hortik Los Angelesera joan zen doktoregoa gauzatzera eta bost urte igaro zituen. 2000. urtean tesia amaitzen ari zela, Joseba Zulaikak Nevadako Unibertsitatean eskolak ematea proposatu zion. Hala, Renora itzuli zen eskolak prestatzera. Liburua lantzen, berriz, 2000. urtean hasi eta 2001ean amaitu bazuen ere, iazko azaroan argitaratu zuten.
Egun Deustuko Unibertsitateko eta Nevadako Unibertsitateko irakasle lanak uztartzen ditu. Honela deskribatu du Estibaliz Amorrortuk bere esperientzia: "Guztia oso aberasgarria izan da niretzat. Alde batetik eskolak prestatzea, bestetik eskolak ematea eta azkenik liburua. Balio izan dit soziolinguistikaren inguruan lan egiteko, hausnarketa batzuk egiteko, bibliografia ikuskatzeko, eta nire jakintzak aberasteko".
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa