Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-03-07 -- 1934.zenb

Katixa Garate


Hemezortzi bertsolari txapelaren bila

Nafarroako Bertsolari Txapelketa abian da jada. Nafarroako Bertso Ligan sailkatutako 18 bertsolariek Leitzan, Etxarri-Aranatzen eta Donezteben egingo diren finalaurreetan aritzeko aukera izango dute. Saio horien ondoren, puntuaziorik altuenak lortzen dituztenak martxoaren 28an Lesakako Zambran egingo den finalean egongo dira. Aurtengoa, 25 urte ondoren, Ipar Euskal Herriko bertsolariek parte hartuko ez duten lehenengo txapelketa izango da, Nafarroako antolatzaileek bertsolari berriei leku gehiago ematea erabaki baitute eta ez dituzte Iparraldeko bertsolariak deitu.


Euskal film laburren herri bira

Bost film labur ikusi ahal izango dira 22 herri eta auzotan, martxoaren 3a eta apirilaren 2a bitartean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako Kimuak-Film laburren zirkuitua 2004 dela-eta. Ordubetez Eusko Jaurlaritzaren Kimuak programaren baitako Terminal, Belarra, Basurdea, Topeka eta Dortokaren Uhartea laburrak ikusi ahal izango dira emanaldi bakoitzean. Ondoren, filmetako zuzendariekin izango diren solasaldietan parte hartzeko aukera izango dute ikusleek.


Susaren armiarma hazten

Zaldi ero idazleekin izeneko atal berria du Susa argitaletxeak duen webguneak (www.armiarma com). Miel A. Elustondo idazle eta kazetariak argazkigintzarako erabiltzen duen goitizena da Zaldi Ero. 200 idazleri egindako argazkiak topa daitezke bertan; besteak beste, Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Ixiar Rozas, Arantxa Urretabizkaia eta Quim Monzorenak. Argazki gehiago sareratzeko asmoa du eta baita idazleei egindako elkarrizketak eta bestelako erreportaiak ere. Horiek ez dira www.armiarma.com webguneak dituen berrikuntza bakarrak, 38 ale plazaratu zituen Olerti aldizkaria berrargitaratuko baitu sarean.


Dantzen altxorra gordetzeko

Euskal dantza esanguratsuenak bildu ditu Kepa Fernandez de Larrinoa etnografo eta ikertzaileak Jaiak / dantzak. Calendario de fiestas y danzas tradicionales en el País Vasco liburuan. Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen lanean dantzen katalogoa osatu eta euskal dantza esanguratsuenen berri eman du: zein motatakoa den bakoitza; zein herritan egiten den; zein diren bakoitzaren ezaugarri, historia eta bilakaera... Dantza bakoitzari zein musika dagokion eta zein instrumentu erabiltzen diren ere jaso du, dantza mota bakoitza zein taldek egiten duen esateaz bat. Honakoa ez da Fernandez Larrinoak dantzen inguruan izkiriatutako lehen lana, Invitación al estudio de la danza tradicional en el País Vasco osatu baitzuen 1998an. XX. mendean dantzak berreskuratu direla dio egileak eta garai batean adineko jendeak gorde bazituen orain sustatzaileak gazteak direla. Haien eskuetan da orain mendetan gordetako altxorra.


Mira antzokiak epemuga

jarria du: martxoaren 9a. Antzokiko arduradunek data hori iritsi aurretik Nafarroako gobernuaren erantzuna espero dute ordea. Izan ere, antzokia kudeatzen duen enpresak kultur taldeekin hitzarmena egiteko gobernuaren deialdira 160.000 euro inguruko aurrekontua aurkeztu du eta horren esperoan da. Dena den, prest dauka antzokiak datozen hilabeteetarako egitaraua eta udazkenean Galder Pérezen Kreotos 2.0 antzezlan saritua ekoitziko duela jakinarazi du.


Existitzen ez den hiria

Horixe du ardatz Bilboko Arte Eder museoan paratu duten erakusketak. 81 marrazki, margo, argazki, bideo, instalazio eta eskulturek inoiz existitu ez den arkitektura irudikatzen dute. I. mendean hasi eta gaurdaino izan ez diren eraikuntzak ageri dira. Martxoaren 30a arte izango da ikusgai.


Trikitia, bertso eta dantza

Zazpigarren aldia du Bilboko Trikibertso ekimenak. Euskal folklorearen tradizioa berreskuratzeko asmoz, hiru emanaldi izango dira Arriaga antzokian. Otsailaren 29an Arditurri, bertsoak dantzan ikuskizuna aurkeztu zuten Kukai dantza taldeak, Juan Mari Beltranek eta Jon Martin eta Anjel Mari Peñagarikanok. Martxoaren 14an Karidadeko Benta izango da taula gainean eta martxoaren 21ean Gozategi, Iñaki Gurrutxaga eta Jurgi Garitagoitia, Joseba Orella, Itziar Barrenetxea eta Laida Iturralde arituko dira.

Katixa Garate


Daniel Martín ilustratzailearen hitzak El Paísen jasoak: «Ilustrazioan ordenagailua neurri gabe erabiltzeko arriskua dago».

Ander Lipusek Garan: «Telebistak markatzen duen errealitate hori bakarra eta bateratua dela uste du jendeak, eta horrek, noski, kutsatzen du antzerkia ere».

Aiora Renteriak honakoa zioen Aizun: «Talde batek zuzenean egiten duen musika eta kanten letren bitartez adierazten duena bat etorri behar dira».

Joxemari Carrerek zera esan zuen Hikan: «(...) Iruditzen zait antzerkia helburu gisa baino ez dela hartzen, garrantzitsuena antzerkia egitea eta puntu. Edo denbora pasa hutsa besterik ez. Iruditzen zait eskenatokian agertu nahi duguna norberaren bizitzaren gaineko gogoetekin zerikusia behar duela, bestela ez du merezi».

Inma Erreak honakoa adierazi zuen Berrian: «Seguru nago guztiok irakurri ditugula behin edo behin, batere ohartu gabe, batek sinatu izanagatik beste batek izkiriaturiko hitzak».

Katixa Garate


Ramon Saizarbitoriak Galiziako Pen Clubek ematen duen Rosalia de Castro literatur saria jasoko du maiatzean. Galizieraren bizilagun diren Iberiako penintsulako lau hizkuntzetan idazten duten lau idazlek eskuratu ohi dute sari hori.

Ximun Haranek Zuberoako herri kantuan aurreko mendean izandako ahots onenak grabatu ditu urte luzez. Biniloan argitaratuta zegoen Club du Disque Basque bilduma Xiberoko Kantuak izenarekin plazaratu du orain Elkarrek.

Oihulari Klown Divinas antzezlana estreinatu berri du. Jesukristok, Ama birjinak eta Maria Magdalenak euren arazoei aurre egin eta terapiara jotzen dute obra komikoan.

Asier Serranori atzera bota dizkiote maiatzean Madrilen, Bartzelonan eta Cadizen eman behar zituen zazpi kontzertu. Ez da mehatxurik izan, bere lanen letrak ere ez dituzte aitzakiatzat jarri, mehatxua izateko beldurragatik kantzelatu dituzte aretoek Serranoren kontzertuak.

Gerardo Bujandak idatzitako Jon de Igeldo, Radio Euzkadiren berriemaile klandestinoa kalean da Sabino Arana kultur elkargoaren eta Radio Euskadiren eskutik.

EmeHamar taldeak Txoritxu bet dekot eskuetan bakarrizketa eszenaratu du. Oihane Enbeita eta Eneritz Artetxek sortu dute taldea.

Txema Blascok Omenaldi Saria jaso du Gasteizen egin berri den Euskal Zinemaren 20. Astean. Sari hau banatzen duten lehen aldia da.


© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan