Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak



Jose Luis Mendoza

Leitzako Institutuko irakaslea


Nafarroako Carcarren jaio zen 1954an eta Leitzako Institutuan gaztelera eta munduko literatura irakasten ditu. Euskara Kultur Elkargoko lehendakaria da. Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bai. Nafarroako Gobernuko Hizkuntz Politikako zerbitzuburu ere izan zen. Gaur egun Nafarroa Bai koalizioko senaturako zerrendaburu da. Nikaraguan, 23 urterekin FSLNrekin frontean aritu zenean, «Gaspar komandantea» zen.




Jon Alonso

Idazlea eta itzultzailea


Iruñean jaio zen 1958an eta han bizi da gaur egun. Biologia ikasketak egin zituen EHUn eta gaur egun itzultzaile lanetan ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Literatura eta saiakeraren eremuko hainbat liburu idatzi ditu, horietako azkena iaz argitaratua: Hodei berdeak. Bertan, besteak beste, frankismo garaiko Iruñeko abertzaletasunaren erradiografia zehatza egiten du. Hainbat komunikabidetan kolaborazio lanak ere egiten ditu.


Floren Aoiz

Idazlea


Tafallan jaio zen 1966an eta bertan bizi da. Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide eta bozeramale izan zen urte luzez. Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkide ere bai. Gaur egun historia gaietan murgildurik dabil. Nafarroako konkistaren gaia nola jorratu den aztertuz, 2002an La vieja herida liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearekin. Franco hil ondorengo trantsizioari buruzko beste liburu bat idazten ari da.


Victor Aierdi

Soziologoa


Iruñean jaio zen duela 40 urte eta bertan bizi da. Soziologia ikasketak egin ondoren, soziologia eta garapenari loturiko enpresa batean aritu zen lanean. Lurraldea mugimenduan ere jardun zuen sei urtez. Elkarriren sortzaileetakoa izan zen eta hamar urte egin ditu bertan, azken urte luzetan koordinatzaile nagusi gisa. Gaur egun euskal kulturari lotutako Nafarroako fundazio batean ari da kudeatzaile lanetan.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan