Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

Krokodiloaren malkoak

Aingeru Epaltza

Nafarroan, bai, krokodiloaren malkoak: "ez dute gurekin nahi" errepikatzen dute negar-megarka. Eta sainete bergararrarekin hasitako antzezpenari jarraipena ematen diote, soineko urratze aizunean. Beren izenari muzin eginez, inoiz ez dute egiazki batasunik nahi izan. Proposamena egin bazuten, akordio eza hauteskundeetarako argudio bilakatu ahal izateko baizik ez da izan. Negar zuriaz aparte ez baitute arrazoi sendoagorik, hogeita bortz urteko bilan negargarria ez bada. Bazterrenen bazterreneko zuloan daude ûberariek zulatutako horretanû eta hantxe nahi gaituzte gainerakoak ere, eskuak loturik, bahituak, ezinduak. Zentzu pixka bat sartu eta, egurasteko baizik ez bada ere, zulotik atera nahi duenari, egurra. Momentuz, irain eta laido; gero, auskalo. Sanzen edo Aznarren kontrako hitz guti, haien ahoetan. Nafarroan, bai, etsaiak, benetako etsaiak, hagitzez ere hurbilagokoa izendatu gaituzte.
Harrigarria? Ez, naturaren legea: bizirik irauteko borroka. Ez baita berririk sortzen ahal, zaharra hil gabe. Eta berria bidean da. Nafarroan, bai.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan