Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

artikulu nagusira itzuli
Ostatu izandakoak eta direnak

Bentazikin: XIX. mende erdialdeko planoetan agertzen da Benta, baita 1864ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa delakoan ere, "Venta-berri" izenarekin. Zerrenda horretan baserri moduan agertzen da, baina lehenago ostatua izan zela dio: "Esta casa de labor fue en otro tiempo casa-posada por cuya razón conserva aquel nombre". Dirudienez XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egindako ostatua zen. Bentako alaba den Maritxu Aizpuruak bertan familia "indiano" (bere hitzetan) bat ezagutu zuela kontatzen du, baina beharbada ijitoak izango zirela pentsatzen du. Berak ez zuen taberna edo antzekorik ezagutu, ezta bere gurasoek ere seguru asko. Nonbait, taberna zenean, behin bezero batzuk sartu zirenean, ontziak zikinak edo ondo garbitu gabeak jarri zizkietela eta... "basoak zikinak! Hau benta zikina!" esan, eta horrelaxe hartu zuen Bentazikin izena.


Maskolaitz sagardotegi sonatua: Antzinako Atxegatarren gotorlekua ordezkatu zuen baserriak. Sagardotegi sonatua izana da Maskolaitz. Sagardoa etxeko sagarrarekin egiten zen. Hala, baserri honetako sagastiak ospetsuak ziren oso, izugarri emankorrak baitziren eta oso sagardo ona egiten baitzen. Bezeroak ingurutik oinez etortzen ziren, batez ere Ibaeta eta Lugaritz aldetik. Pentsa bazirela bertan hiru egun eta hiru gau segidan jaten eta edaten igarotzen zituzten bezeroak... Bitartean, andrea baserrian aritzen zen, goizeko bostetan jaiki eta lanari ekin: behiak jetzi, jaten eman, astoarekin plazara joan, etxera etorri, bazkaria prestatu, berriz ere behiak... Azkenik, gaueko bederatzietan leher eginda ohera... Eta hala ere baziren gizonak alkandora garbia beharko zuela eta, sagardotegira eramatera joaten ziren emakumeak!



Arratzainaundi jatetxea: Arratzain oinetxe zaharra familia bakarrekoa zen lehen, gaur, elkarri erantsitako bi etxebizitzatan zatitua dago. Bi aldeek izen ezberdinak dituzte: bata Arratzainzar da, bestea Arratzainaundi. 1864ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa etxe zerrendan "Arrazáin" baserria aipatzen da. Hiru etxek edo eraikuntzek osatzen zuten. Ordurako, Arratzainzarra bi etxebizitzatan zatitua zegoen, hots, Arratzainzar eta Arratzainaundi. Hirugarrena, berriz, Arratzainberri dela dirudi. Arratzainaundi gaur jatetxe, ostatu eta sagardotegia da. Arratzainzar baserrian û Egioletan bezala eskola izan zen garai bateanû inguruko baserrietako neska-mutilak aritzen ziren bertan ikasten.

Aipatu zerrenda horretan, gainera, beste laugarren etxe bat aipatzen da, "Arrazain-borda" alegia, lehengoetatik ehun metrora. Arratzainborda, Arratzain baserri zaharraren etxeorde edo borda zen. 1948-1949 urteetan Arratzain Borda berreraiki zuten, eta etxe berriak Arratzainalai izena hartu zuen. Arratzainbordan, 1940-1960 urteen artean, bilera delakoa egiten zen ûsoinujole edo musikariren baten laguntzaz dantza saioak antolatzen zituztenû.

Hiru baserri horietaz aipatutakoa Usurbilgo baserriei buruz Josu Tellabidek egindako lanean jasotzen da. Laster Usurbilgo Noaua elkarteak argitaratuko du.



Orioko benta: Orio eta Igeldo lotzen dituen bide zaharraren bazterrean kokatua, benta nahiko gaztea da. 1864ko Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa etxe zerrendan, "Celaicho" baserria aipatzen da. 1944an, ondoko Lusarbe baserriko semea etorri eta hortik bost-hamar urtetara kantina ezarri zuten baserrian bertan. Sute baten atzaparrak ere ezagutu zituen. Etxeko andrearen esanetan ez zen jende asko pasatzen, batez ere asteburutan, Eibar eta Azpeititik jende asko etortzen zen Igeldoko parkera oinez eta limonada eta pepsicola edatera geratzen ziren hemen. 1975. urte aldera, Igeldotik honaino pista zabaldu zutenean, baserriari beste eraikuntza bat erantsi eta kantina izatetik jatetxe izatera igaro zen.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan