Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

Bueltan bueltan datorrena

Jakoba Errekondo

odola berritzeko sasoia inguratzen ari da. Landareen izerdiaren antza geurea zaharberritzeko garai egokiena gainean dugu. Saio honetan zain-gorria (Geranium robertianum) eta osina (Urtica dioica) paregabeko lagunak izango ditugu. Ez lankide, kirolkide, muskide, ez ez ez... lagun lagunak.
Osina beti izan dugu etxeko. Hezetasuna eta batez ere hondakin organikoak eta bereziki nitrogenoa ugaria den tokietan bapo bizi ohi da. Animalia mordo bat pilatuta bizi izan gara hemen baserrietan eta horien zarrasta-simaur-zirin... oparoen harrapatzera inguratzen da menda eta abarrekin batera.
Flagelatzaile modura gorputzaren edozein atalean odolaren etorria hobetzeko, buruazalaren zahitzeari eta soiltzeari eusteko, beste landare batzuk indartu eta gaitz eta izurrietatik babesteko, azido urikoa urea edo hezueria arintzeko, esne emariak hobetzeko... gure osagintza kulturan hain da barneratua osina, ahantzi egiten dugula. Gutxien uste dugunean axaleko ebakitxoak eginez hortxe, hankapean dugula gogorarazten digunari eskerrak.
Bitamina saldoa, burdina, gatz ugari eta nitrogenoa dira osinak eskaintzen dizkigun bixigarriak. Guk lurrari eman eta berak bueltan ekartzen dizkigunak. Azienda pilatzen den sailetan, ukuilu inguruak, keretak eta atakak eta sagardotegi atari bueltak dira osinaga emankorrenak. Izan berria naizen sagardotegi batean pixontzion bazterra ezagutzen ez da zaila, osina mardul dator, beltzasko!
Urrutira gabe, gure minden nitrogenoa berrerabili eta gure gorputzean arazoak sor ditzaketen nitrogenoaren eratorriak urea, azido urikoa eta abar sendatzeko hor dator. Puntta berriak oraintxe dira gozoenean entsalada, ura edo dena delakoan hartzeko, osasuntsu eta arbi-garak adinako gutixi.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan