Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Itsasadarretako ertzetan, marea goran bereziki, botatako ogiak bertako biztanleengan sortzen duen antsiaren itxura hartu diot nik ETAren iragarpenaren ondorio mediatikoari. Ziburuko portuko etxeetako ur zikinen inguruan dabiltzan korrokoiak ziruditen politikoek eta ohiko tertuliano orojakileek, paseanteek uretara jaurtikiko ogi gogorren ondotik. Bat bestearen gainetik, bizkarrak agerian eta kaioen garrasi hozkarien erasoak ekiditeko borrokan erotuak. Atsedenik ez zeinek bildu puskarik handienaren jardunean. Eta Carod Rovira eta ERC baraurik uzteko ahaleginean, azkarrenek ETAri sinetsi nahi izan diote. Perpinyaneko bilkurarena jakin ondoren, Carodek hitz egindakoaz baino ez aipatutakoaz berri eman zuelarik, gezurtitzat aurkezten saiatu ziren ETAren oraingo erabakia, hura baieztatzeko egokiera bikaina izan duten berberek. Ondorioz, ERC eta Carod sutara. Eta aurki debekatutako talde politikoen zerrenda gizentzera igorri nahiko dituzte, eta lortuko katalanek ez badituzte horren aurka hortzak erakusten. Aurrerantzean, nor ausartuko da ETAren balizko deialdiari kasurik egiten? Zaila lehen, makurrago honen ondoren.

hemeroteka

1932. zenbakia | 2004-02-22
1931. zenbakia | 2004-02-15
1930. zenbakia | 2004-02-08
1929. zenbakia | 2004-02-01
1928. zenbakia | 2004-01-25
1927. zenbakia | 2004-01-18
1926. zenbakia | 2004-01-11
1925. zenbakia | 2003-12-21
1924. zenbakia | 2003-12-14
1923. zenbakia | 2003-12-07

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan