Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-29 -- 1933.zenb

artikulu nagusira itzuli
Don don kikilikonetik Triki Traka Tronera

Nork ez du ezagutzen Pintto zakurraren kantua? Eta Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonena? Bada, doinu horiekin hasi ziren gaur egun Txirri, Mirri eta Txiribiton bezala ezagutzen ditugun pailazoak. Baina hori duela hogeita hamar bat urte izan zen; euskararen alde haurrentzat zerbait egin behar zela-eta, Piter Ansorenak, Xabier Otaegik eta Andoni Ezeizak pailazoarena egiten hastea erabaki zutenean.

Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon izenarekin atera zen taldea lehenbizikoz plazara. Gerora, ordea, Andoni Ezeizaren lekua Txema Vitoriak hartu zuen eta Txirri, Mirri eta Txiribiton bihurtu ziren. Euskal Telebistan Don don kikilikon saioa egiten hasi zirenean hartu zituzten izen horiek.

Orduz geroztik, bilakaera handia izan du hirukotearen lanak, baina gaur egun ere telebistan jarraitzen dute eta pailazoak ez dira batere aldatu. Izan ere, Txirri, Mirri eta Txiribiton, dagoeneko, pertsonaje bihurtu dira, eta, Otaegik, Ansorenak eta Vitoriak telebistako ikuskizunak grabatzen dituzten bitartean, plazarik plaza beste hiru lagun dabiltza Txirri, Mirri eta Txiribitonena egiten. Intenporalitatea lortu dutela esan digu Ansorenak: "Pailazoak ez daude gure pertsonei lotuta; guk lan hau utzi dezakegu, baina pailazoek segi egingo dute. Pentsa, Txirri, Mirri eta Txiribitonen buruhandiak ere egin dituzte Oņati aldean...".

Don don kikilikon, Barrebusa, Altza Porru eta Triki Traka Triki Tron saioek oso belaunaldi desberdinetako haurrak izan dituzte ikusle. Eta, gaur egun, Tortolikarekin hazi zirenak beren seme-alabekin joaten dira ikuskizun berriak ikustera. Izan ere, pailazoak haurrentzat bezain dibertigarriak dira helduentzat ere. Haurrentzako bakarrik den pailazoa, pailazo txarra dela dio Ansorenak. "Gu saiatzen gara haurrentzat egiten, baina baita helduentzat ere". Gazteekin, ordea, arazo handiagoa dutela aitortu digu: "Nik badakit, haiek esanda, gazte askok ikusten gaituztela etxetik. Baina ez dute ikuskizunetara etorri nahi izaten, badagoelako halako konplexu bat". Hasi zirenean publikoa hamalau bat urtera artekoa zuten. Gaur egun, aldiz, 8-9 urte baino gehigokoak apenas joaten dira. Horrek pena ematen dio Mirriri. "Iruditzen zait bizi dugun krisi kultural honetan, mendeetako kultura gainbehera erori dela. Beste modelo batzuk sortu behar dira halabeharrez, baina, nire ustez, eskaloi makalena, haurrena, asko ari da sufritzen. Haurtzaro zoriontsu bat bizitza jator baterako oinarri sendoena da, eta egungo gizartea haurtzaroa murrizten ari da".


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan