Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-22 -- 1932.zenb

Izenak

Izaskun Jauregi


Luis de Pablok Jacinto e Inocencio Guerrero Fundazioak ematen duen Musikaren Saria irabazi du. Sari hori musika alorreko Cervantes saritzat hartua dago. Guztira, 72.000 euro irabazi ditu musikariak. Horrez gain, de Pablo bi lan konposatzen ari da, horietako bat pianorako burututako partitura handi bat da. Bestea Turineko Orkestrarako enkarguzko lan bat da eta 2005ean estreinatuko da.

Aitzpea Leizaola Egaņa izango da hemendik aurrera UEUko zuzendaria, Xabier Isasiren lekua hartuz. Leizaola donostiarra da eta antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua dago. 1995etik UEUko Antropologia sailburua da. Aldi berean, Aranzadiko Etnografia saileko kide eta Ankulegi aldizkariko erredakzio taldeko kidea da.

Xabier Mendigurenek Arbelaren gainean izeneko liburua aurkeztu berri du Elkar argitaletxearen eskutik.

Oreka TX taldeak Laponiara bidaia egingo du bere hurrengo lana, Nomadak, prestatzen jarraitzeko. Bertan, Terje Isungset musikariarekin lan egingo dute, batez ere. Azken honek izotzarekin egiten du lan, besteak beste.

Tanttakak Paradero desconocido estreinatuko du apirilaren bukaeran Donostian. Fernando Bernuesek zuzendu, eta Kike Diaz de Radak eta Isidoro Fernandezek taularatuko dute. Bizi guztiko laguntasun bat diferentzia ideologikoengatik nola hausten den agertzen du antzezlanak. Gainera, taula gainean musika eskainiko dute Iņaki Salvadorrek (pianoan) eta Peio Ramirezek (biolontxeloan). Bestalde, Tanttaka teatroaren eta Kukai dantza konpainiaren 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna Max Sarien Errebelazio Sarirako izendatu dute.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan