Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-15 -- 1931.zenb

La voz de España-n

Joxe Mari Ostolaza

Izan zuen arrakasta palanka, Elcho, Begui Belarri izen komertzialpean Miguel Vidaurre fiskalak. Bizkar azkar boteretsuen aurrean bere burua hainbeste makurtzearen poderioz zen konkortu. Donostiako koskeroa. Futbola, espektakuloa eta zernahi kronika zaborra bilakatuz egin zen indartsu, oportunistentzat errespetagarri. Egun bizi dugun ospelaritzaren aintzindari, botere faktiko izatera iritsi zen. "Sindicato del Espectáculo" hartan zuen eragina ondasun, morroiez inguraturik bizi zen, plagiatutako kronikengatik zoriondua izateraino. Francoren "Movimiento Nacional" hura lanabes, nonahi ikus zitekeen antolatzaile, epai, aditu, kazetari. Beti eskupekoaren errege. Ez nion ezagutu esku-hartze politiko ofizialdurik, berea profesional jarduna zen, ez kargu dena enkargu alegia. Eskola ez dakit, baina gure artean akademia sortu duen «demócrata de toda la vida» honek El Diario Vasco izan du erakusleiho bere azkena arte. Dagoeneko badu ordezkaririk, Donostiako erdigunetan luntxetik luntxera, Anoetatik Ilunbera, Gaztelubidetik Anastasiora hainbeste estimatzen dugun arroxara egingo duenik, irentsi ondoren formalki errespetuz larrutuko duguna. Izan ere, gu ere aldatu gara.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan