Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-15 -- 1931.zenb

Izenak

Izaskun Jauregi


Castillo Suarezek poesia liburua plazaratuko du maiatzean Elkar argitaletxearen eskutik. Spam poemak izango du izenburutzat.

Asier Zabaleta koreografo gipuzkoarrak aurkeztu berri du Bilboko La Fundicion aretoan Ego-tik bere azken koreografia. Lan horretan dantzaren eta arte eszenikoen munduko begirada kritikoa agertzen du Zabaletak. Dantzariak Suitzako Alias konpainian egiten du lan.

Iruri eta Zalgize herriak arduratuko dira aurten Zuberoako maskarada taularatzeaz. Otsailaren 15ean egingo da lehen emanaldia Zalgizen eta ekainaren 6an azkena Mendikotan.

Bernardo Atxagak, Fernando Aramburuk, Belén Gopeguik, Javier Maríasek... idatzi dute, gaztelaniaz lehen aldiz argitaratu den Granta aldizkari literarioan. Ingelesez idatzitako aldizkari literariorik garrantzitsuenetakoa da Granta. Gaztelaniaz Emecé argitaletxeak kaleratzen du. Bertan, ingelesezko testuen itzulpenez gain (Arthur Miller eta Susan Sontagenak, esaterako), gaztelaniaz idatzitako kronikak, ipuinak eta testuak daude. Lehenengo alean, egileek isiltasunari buruz idatzi dute.

Fjord taldeak otsailean grabatuko du estraineko diskoa. Gaztelupeko Hotsak-ek eskainitako informazioaren arabera, Sutagar, Ekon eta Etsaiak bezalako talde beteranoetan aritutako musikariek hartuko dute parte bertan eta rock gaurkotua jorratuko du talde berriak.

Bitoriano Gandiaga hil zela hiru urte beteko dira aurten. Hori dela eta otsailaren 21ean Sondikan ekitaldi berezia egingo dute. Besteak beste, Gontzal Mendibilek musikatuko ditu Gandiagaren zenbait poema, eta Pello Zabala arituko da narratzaile lanetan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan