2004-02-15 -- 1931.zenb
Gibelaren inguruan dagoen Porta zainean duen kabernoma (tumorazio antzeko zerbait, baina ez da txarra) da Azkaratek duen gaixotasuna. Gaixotasun hori duten pertsonek odolaren zirkulazioarekin arazoak izaten dituzte. Odolak zailtasunak izaten ditu bihotzera bidean, kabernomak oztopo garrantzitsua baitira zeregin horretan. Arazoa areagotu egiten da, gainera, sabeletik behera dauden zainen kasuan; odolak presio izugarria duenez hipertentsioa sortzen da.
Oztopo horiek saihesteko, odolak beste zain batzuk zeharkatzen ditu bihotzera iristeko. Bidean barizeak sortzen dira eta hemorragiak izateko arriskua dago. Hala ere, arazorik larriena gaixoak biriketan enboliak izateko duen arriskua da. Bat-bateko heriotza eragin dezake enboliak.
Gaixotasunaren konponbiderik errazena kabernoma hori kentzea da. Azkarateren kasuan, ordea, ezinezkoa da. Batetik, oso toki txarrean dago kokatua tumorea. Bestetik, Porta zaina oso zain garrantzitsua da, beraz horren lana egingo lukeen zubi bat jartzea ezinezkoa da.
1992an espetxetik atera ondoren, konponbide gisa filtro bat jarri zitzaion Porta zainean eta sabeleko zainetatik bihotzeraino zubia egin zioten. Hala ere arriskua saihetsezina da.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa