Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Bi hiritan jaio den gizaki bakarra izango da, seguru asko, Ibon Sarasola. Diktadurapeko Donostia grisean eman zuen lehen pausoa, Ramon Saizarbitoriaren eskutik helduta, euskal kulturgintzarantz. Lehen hitzak ZERUKO ARGIAn eta LUR argitaletxean esan zituen. Kamioiak eta eraikuntzak ziren bere jostailuak Ingeniaritza karreran. Zeru urdineko Bartzelonan jaio zen gero, Filosofia eta Letren sehaskan. Bartzelonan izan da Euskal Filologia irakasle 12 urtez. Bartzelonan izan da aita, eta semeek euskara manten dezaten itzuli da.
guztia irakurri