2004-02-08 -- 1930.zenb
«Erregeari harrera egin eta handik denbora batera, Audientzia Nazionaletik deitu zidaten deklaratzera. Argazkian, besteekin batera, nire burua zirkulu gorriz markatua zuten, baina Luis Nuñez gisa identifikatua. Castellsi esan nion, aurpegia ez neukala inori erregalatzeko, eta zerbait egiten dudanean, ondo egina dagoela pentsatuta gainera, ondorioen kargu egiten naizela. Kanten moralarekin bat nator horretan.
Joan naiz Fernando Salas abokatuarekin Madrilera, eta epaileak galdetu, erdaraz, ea nik delitua egin nuen... Nik, euskaraz erantzun. Berriro galdera errepikatu, eta nik berriro erantzuna euskaraz. Salas abokatua nerbioak jota zegoen. Azkenean, epaileak akta hartzen ari zenari agindu zion: æPonga que se ha presentado y que no ha declarado!Æ. Irteeran, epaileak abokatuari galdetu zion, kuriositatez: æ¨En qué idioma se entiende con su cliente?Æ eta abokatuak erantzun: æLas relaciones abogado-cliente tienen su marco de privacidadÆ.
Ez ninduten epaiketara deitu!»
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa