2004-02-08 -- 1930.zenb
Parisen, Nanterreko unibertsitatean ikasi nuen Ekonomia matematikoa. Promozioko lehenengoa izan nintzen, eta 1976an bi aukera etorri zitzaizkidan. Bat, Parisko Banku Nazionalean, BNPn, lan egitea. Bestea, AEBetara joatea, Logikako tesia egitera. Bankuari erraz eman nion ezetza, banekien ez nuela hor lan egin nahi. Baina kosta zitzaidan besteari ezezkoa ematea. Oso baldintza onak ziren, eta banekien hara joanez gero ez nintzela itzuliko. Hango unibertsitateren batean bukatuko nuen. Ezezkoa esan nuen, garbi nuelako Euskal Herrira itzuli behar nuela. Militantziaz, nire tokia hau delako eta ikasitakoa bertan egiteko. Jakina, hemen dauzkagun bitartekoekin. Hona etorri, eta zerotik hasi nintzen, logika ikasleak sortzen, ikasle horiek tesietara eramaten, eta tesia atera ondoren irakasle bihurtzen... Oso gustura nago institutu honekin, Europan lehen mailakoa da, 30 zentrorekin koordinatua.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa