Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-08 -- 1930.zenb

artikulu nagusira itzuli
Tresna majikoak

Badira Soinujolearen semean majia darien hainbat elementu; detaile txiki eta ez hain txiki horietaz galdekatu dugu Atxaga. Majiaz erantzun du:



Gauzak gogoratzeko tresnaren beharrik ba al duzu? Beti behar da ondo gogoratzeko tresnarik.



Nekazari zoriontsuak zoriontsuak al dira benetan? Ez, ez dira. Poetak desio du norbait zoriontsu izatea; Virgiliok, seguru aski bera ez zen zoriontsu, baina desio zuen besteak izatea.



Zertarako balio dute zerrenda sentimentalek? Zerrenda sentimentalek zerrenda gehienek bezala mundua ordenatu egiten dute, eta askotan, sentimenduak ordenatzea, oso ondo etortzen da.



Itzuli al da tximeleta bere etxera? Ann Sextonen poema oso dramatikoaren aipua da hori. Ez dakit itzuli den, badakit kasu batean ez zela itzuli.



Zer ikusten dute zure bigarren begiek? Bigarren begiak kutsatuta daude ikararekin eta beldurrarekin. Beldurra da etengabe irudiak egiten dituena bigarren begi horien bitartez. Ez zaizkit batere gustatzen irudi horiek. Eta menderatu egin behar ditut. Nire lanetako bat da.



Zergatik kenduko zenuke sonbreirua?

Normalean sonbreirua kentzen dut bere portaera zuzena iruditzen zaidan pertsonen aurrean. Pertsona zuzenak benetan oso errespetagarriak dira.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan