2004-02-08 -- 1930.zenb
Itzulpenarekin batera Soinujolearen semea liburutik kanpo geratu zaizkion hainbat ipuin prestatu eta plazaratzeko asmoa du Atxagak. Teresari zer gertatu zitzaion Miarritze inguruko hotelean kontatuko du batek. Goraka bukatzen den maitasun istorioa da. Adrianen istorioa da bestea. Badira ikastetxeko kros korrikalarien istorioak...
Eta gero badira oraingo liburuan sartu ez zituen hainbat istorio, «politegiak zirelako». Horietako batek kontatzen du Montevideon Asun Garikano emazteari eta biei benetan gertatu zitzaiena. «Montevideoko kale batetik gindoazela, inguratu zitzaigun gizon bat urte askotakoa, oso ondo jantzita. Galdetu zigun nongoak ginen. Esan zigun bere amona ere Euskal Herrikoa zela eta beti kantatzen ziola kantu bat. Eta hasi zen kantatzen Iruten ari nuzu».
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa