artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak
Txomin Perurena
Txirrindulari eta zuzendari ohia
Donostian bizi den oiartzuarrak hamalau urte egin zituen txirrindularitzan, profesional mailan, 1966tik 1979. urtera arte. Fagor, KAS eta Teka taldeetan aritu zen. 1997ko abendura arte zuzendari lanak egin zituen hainbat taldetan eta beraz, hamabost urteko jarduna egin zuen zuzendari moduan. Bizikleta albo batera utzi eta orain, ardo kontuetan dabil. Principe de Viana eta Rioja Vega ardoak «saldu nahian» aritzen omen da batetik bestera.
Abraham Olano
Txirrindulari ohia
Anoetakoa (Gipuzkoa) 1970ean jaio zen nahiz eta orain Tolosan bizi den. 1992n debutatu zuen profesional mailan CHS taldean. 2002an utzi zuen ziklismo profesionala. Ziklista honen palmaresa ez da sartzen tartetxo honetan, baina Olano munduko txapelduna izan da bi aldiz, zilarrezko domina olinpikoa dauka etxean. Espainiako Vuelta irabazi du, Giroan bigarren eta hirugarren izan da eta Tourrean laugarren.
Xabier Usabiaga
Kazetaria
Ziklista profesionala izan zen 1992 eta 1994. urteen artean. Utzi egin behar izan zuen bihotzeko arazoak aurkitu eta irtenbiderik eman ez ziotenean. Ordurako, Euskadi Irratian kazetari lanak egiten hasia zen. Poliki-poliki ziklismoari buruzko sekulako artxiboa osatzen joan da. Orain, ziklismoaz gain gainerako kirolen berri ere ematen du, duela bi urtez Euskal Telebistan kirolen tartea aurkezten baitu.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.