Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-01 -- 1929.zenb

Zainketa paliatiboen gida bat bizitzaren azken faserako

Jabier Agirre


EAEko Zainketa Aringarrien Elkarteak Bizitzaren azken arorako osasun eta gizarteko baliabideen gidaliburua aurkeztu du, bai gaixoentzat bai beren senideentzat hain zaila gertatzen den bizitzako fase horretan lagungarri izan nahi duena. 2002. urtean martxan jarritako Gizartearen Telefono Paliatiboa izeneko ekimenaren ondoren osatu den datu-basetik ateratako informazioarekin egin dute gidaliburu hori.
Elkartearen presidentea den Wilson Astudillo doktorearen esanetan, gaixoen bizitzaren azken fasea etapa gogorra da bai pazienteentzat bai horien familientzat, sarritan gaitzaren eragin fisikoek eta emozionalek gainditu egiten dituztelako, are gehiago laguntzarik gabe edota zeri aurre egin behar dioten jakin gabe aurkitzen direnean.
Gidaliburuan zainketa paliatibo edo aringarrien printzipio orokorrak zehazten dira, eta baita Gipuzkoako eremu sanitarioan eta gizarte-ongizatean dauden laguntzako baliabideak. Erakunde horien guztien laguntzak identifikatzen dira bertan, arduradunen izenak, helbidea eta harremanetarako telefonoak emateaz gain.
Astudillo doktorearen ustez, "garrantzi handikoa da osasun eta gizarte-solidaritateko sareen parte-hartze eta koordinazio egokia, gaixotasunaren fase terminala askoz ere eramangarriagoa egin dezaketelako, gizarteak paziente horiekiko eta familiartekoekiko duen solidaritatea aurrera eramaten lagunduta". Zainketa aringarriak neurri oso eraginkorrak dira gaixoen bizi-kalitate ahalik eta hoberena lortzeko, eta familiei laguntzeko. Eta bizitzaren azken fasean dauden paziente terminal horiek ûhorrela esaten zaie gaitz sendaezina eta progresiboa diagnostikatu zaieneiû, hiru-sei hilabeteko bizi-itxaropena dute. Gidaliburua oso baliagarria gertatuko zaie, gisa horretako gaixoei.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan