Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-01 -- 1929.zenb

artikulu nagusira itzuli
Euskaldunen elkargune

Karrikiri elkarteak ekintza ugari bideratzen ditu: Karrika aldizkaria, ikastaroak, truke sarea, pisu kide eta auto kide euskalduna programak, itzulpen zerbitzua eta lan poltsa. Truke sareari dagokionez, Silbia Alonsok nabarmendu duenez, "norbaitek argazkigintza ikasi nahi badu, eta horrek berak txerri hankak egiten badaki, ba hori eskaintzen du eta argazkigintza erakusten dionari txerri hankak egiten erakusten dio. Gutxi gora behera, horretan datza". Sukaldaritza ikastaroak, mendirako orientazio ikastaroa, masaje terapeutikoakąhainbat ikastaro atera dira truke sareari esker. Eta ikastaro horien bitartez euskararen erabilera areagotzen dute. Pisu kide zerbitzua oso ongi doala adierazi digu Silbia Alonsok: "Oso pozik gaude. Urteak ditu zerbitzu horrek eta jendeak ezagutzen du. Kurtso hasieran mugimendu handia izaten da". Pisu kide zerbitzuak lau urte daramatza martxan eta pisu kide euskaldun bat bilatzen laguntzen du, etxean ere euskara mintzatu ahal izateko.

Duela gutxi jarri dute martxan auto kide zerbitzua. Honen bidez, dirua aurreztu eta euskarazko mintzapraktika egiten dute. Autoz bidaia bera antzeko ordutegian egin behar duten euskaldunak elkartzen laguntzen du. Eskatzen diren baldintzak bidaia berbera egitea, euskalduna izatea eta gastuak banatzeko gogoa edukitzea da. "Zerbitzu honek bi urte ditu. Oraindik nahiko ezezaguna da. Hasieran pisu kide zerbitzuarekin ez genekien asmatu genuen ala ez, auto kide zerbitzuarekin berdin gertatzen da, guk uste dugu ongi aterako dela".

Karrikiriko lan poltsan egon nahi duenak bere datuak elkartearen egoitzan uztea besterik ez du. Alonsok adierazi duenez, Karrikiriren bizirautea atzean dagoen jendeari eta produktuak eta zerbitzuak erabiltzen dituztenei esker da. Azken finean, Karrikiriren bizirautea, euskararen elikagaia da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan