Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Maskarak aurpegian, 15 lagun gay eta lesbianen aldeko manifestazioan, Justizia Ministerioaren aurrean. 1981a zen, Madrilen egiten zen lehen manifestazioa. Olgari ez zaio ahaztu hasi orduko sortu zen iskanbila, eta Cristo Rey famatu haiek etorri ziren unea. Ihesean korrika zihoala, Ceutan jaio eta umetatik Madrilen bizi zen emakume hark ez zuen asko pentsatuko maitasun istorio batek Euskal Herrira ekarriko zuenik. Are gutxiago, gaur euskaraz egingo zuenik lan ikastola batean. Soseguzko irribarre batekin kontatzen du maskara baten atzean bizi behar izan zuen bizitzaren pusketa hura. Gehitu elkartean hezkuntzari begira ari da buru-belarri lanean, eskola ez dadin oraindik izan haur homosexualentzat isolamendu gela.
guztia irakurri