Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-02-01 -- 1929.zenb

Jakoba Errekondo

Neure moduan gure espeziean ere hotz-zaleak izan bagaren eran, landareen artean hautu gozo hori bera espezie oso batzuek egina dute aspaldi. Geure artean ezagutzeko suge-jana (suge-artoa, apezbelar, sugegerezi, errebelar, sugerrama, sugrama, suge-belar pikarta, suge-belar nerbioduna, ilarrondokoa, iaroa; Arum italicum eta Arum maculatum) deitzen ditugunak oraintxe dauzkagu puri-purian.
Hurrengo bateko neure bertsioaren aurretik no eta to, luxuzko oparitxo bat: Caracasko Euskeraren Lagunen Elkartasunak sortutako lehenengo "Andima Saria" irabazi zuen eta Kardaberaz bazkunak, Tragedia, Drama eta Komeria Shakespearetarren artean "batxilleratoko ikasleentzako liburu egoki" gisa (s.i.c.), 1975ean argitara eman zuen Guillermo Larrañaga Aba azkoitiar jesusen lagunaren "Landare jakintza-Botanika"-n, Kardaberaz bilduma 8, suge-janaz diona:
"Sugegerezi; apezbelar (Arum maculatum). Toki busti ta illunzale da. Basoetako orbel artean ageri zaizu udaberrian. Lur janaria erro lodi baten bidez artzen du. Ostoak dardai antzeko, aundi ta eze illun-unez noiz beinka zipriztindurik. Agoratu ta ortzakatzen baduzu orria... lenengoz gozo etsiko, gero, azgura aundia... Zergatik! Osto barruan, karedun oxalatoa, orratzak lez, ugari daro ta mingaina zulatzen dute. Haugatik abere belarjaleak ez dute ez, agoratuko orri gozo hori.
Suge-gereziaren lorea oso berezi da. Maluta aundi edo zorro-erdi; honen barnean ardatza; malutari ere ardatz deitzen zaio. Landareki honek utzune edo sakon-une aundia du azpialdean; toki hartan zortzen zaizkio ardatzari arrautzontzi batzu. Eltzen diranean, gerezi antzeko igali egingo diran batzu. Hatik euskaldunak suge-gerezi izena eman diogu landare honi. Ardatzaren pitin gorago, zil ugari; gorago ille gogor pilla, barru hartara sarrera itxiaz.
Zil eta arrautzontziak bi pilla eginik dauden ezkero, zer esango dugu dala ardatza? loraburu bat besterik ez; espatadun loraburua.
Polen-ikutua eulien bidez egiten da. Maluta edo ezpataz behera jetxi ta beheko utzunera sartzen gera. Guretzat nazkagarria den usaiak euliak erakartzen ditu haraino. Termometroa han sartuko bagenu, konturatuko ginake, kanpuan baino giro obeagoa egiten dula zoko hartan. Barruratutako zomorroak beraz, pozean igerika daudeke bertan. Ala da; gela sarreran dauden ille gogorrak zomorroei atea itxi diete. Egun batzu han egon beharko; ostatu ona dute. Barruratzean, zomorroak beste loretako polen-autza ekarri badute, arrautzontzien buruak kutzatuko dituzte. Orduan buruok zimeldu ta gozokia ixurtzen dute. A! zein barazki gozoa eulientzat! Egun batzu geroago, zilak polen-autza erruz zortzen dute; euliak polenez zeharo zikindu ez eze, nahi aina jaten dute. Azkenez, sarrerako ille-pilla ere zimeltzen da ta euliak polenez estalirik beste loraburu batera dijoazte".

Jabier Agirre


EAEko Zainketa Aringarrien Elkarteak Bizitzaren azken arorako osasun eta gizarteko baliabideen gidaliburua aurkeztu du, bai gaixoentzat bai beren senideentzat hain zaila gertatzen den bizitzako fase horretan lagungarri izan nahi duena. 2002. urtean martxan jarritako Gizartearen Telefono Paliatiboa izeneko ekimenaren ondoren osatu den datu-basetik ateratako informazioarekin egin dute gidaliburu hori.
Elkartearen presidentea den Wilson Astudillo doktorearen esanetan, gaixoen bizitzaren azken fasea etapa gogorra da bai pazienteentzat bai horien familientzat, sarritan gaitzaren eragin fisikoek eta emozionalek gainditu egiten dituztelako, are gehiago laguntzarik gabe edota zeri aurre egin behar dioten jakin gabe aurkitzen direnean.
Gidaliburuan zainketa paliatibo edo aringarrien printzipio orokorrak zehazten dira, eta baita Gipuzkoako eremu sanitarioan eta gizarte-ongizatean dauden laguntzako baliabideak. Erakunde horien guztien laguntzak identifikatzen dira bertan, arduradunen izenak, helbidea eta harremanetarako telefonoak emateaz gain.
Astudillo doktorearen ustez, "garrantzi handikoa da osasun eta gizarte-solidaritateko sareen parte-hartze eta koordinazio egokia, gaixotasunaren fase terminala askoz ere eramangarriagoa egin dezaketelako, gizarteak paziente horiekiko eta familiartekoekiko duen solidaritatea aurrera eramaten lagunduta". Zainketa aringarriak neurri oso eraginkorrak dira gaixoen bizi-kalitate ahalik eta hoberena lortzeko, eta familiei laguntzeko. Eta bizitzaren azken fasean dauden paziente terminal horiek ûhorrela esaten zaie gaitz sendaezina eta progresiboa diagnostikatu zaieneiû, hiru-sei hilabeteko bizi-itxaropena dute. Gidaliburua oso baliagarria gertatuko zaie, gisa horretako gaixoei.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan