Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-01-25 -- 1928.zenb

Kurrin kurrin

Joxe Mari Ostolaza

Egin digu berriz ere bere artaditik ezkur beretik baliosena zango beltz lehortua dela ahantziz. Izan ere, ez du berak bere burua gehien estimatzen duen horrek besteek maite ez dugula konprenitu oraindik, eta ez du okasiorik pasatzen uzten hain kotizazio gaitza duen zangoa alperrik galtzeko behar ez den lekuan pausatuz. Rodriguez Ibarra. Ezkurditan bazkatzen denak, pentsamendua saldu nahi izaten du bere garunak gordinki eskainiz, okaztagarri suertatzen zaigula jakitun. Halere, ekin. Eta beste askotan bezalaxe, etxean ere baztertu diote menua janezintzat jota. Espainian geure burua espainoltzat ez daukagunon ordezkaritza ez duela nahi. Eta horretan, kurrinka bada ere, bere mezuak badu logikarik. Ez gaituela nahi bestelakotuak ez baldin bada, espainolduak alegia, eta ni bat nator berarekin horretan ez baitut espainola izan nahi. Eta nik ere amesten dut espainol eta frantses ordezkaririk gabeko gizarte antolamenduan, txarrenean berak gurean gu beraienean bezalako gutxiengo gorrian bizi daitezen. Halere, gure arteko aldea ez da txikia nik ez baitut nire bazka larre eta baso horietan. Eta menua aukeratzeko orduan, libre samarra naiz oraindik. Kurrinen zango beltza nahiago burua baino. Erosita nire sosez.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan