2004-01-25 -- 1928.zenb
Artezblai argitaletxeak urtarrila amaieran liburu-dendetan salgai jarriko ditu Teresa Caloren Ay, Manolo eta Aitzpea Goenagaren Agur betiko antzezlanak. Argitaletxeko kide eta Serantes testu sariketan epaimahaikide izandako Borja Relaņok bi lanen inguruko iritzia eman digu: Ay, Manolo laneko agerraldi guztiak etxe bateko egongelan gertatzen dira, guztiz amaituta ez dagoen pareta baten inguruan. Badu Teresaren aurreko lanekin parekotasunik estiloari dagokionean, berak erabiltzen duen komedia puntu berezi horrekin. Ikuspegi eszeniko garbiarekin sortutako testua da, eta nahiz eta irakurketa garratza ere izan dezakeen, ikusleengana erraz iritsiko den lana da". Agur betiko lana, aldiz, gogorragoa da Relaņoren iritzirako: "Tragedia bat da, Euskal Herriko edozein etxeetan gerta daitekeen istorioa. Familiako ama hilzorian dagoela, seme-alaben artean herentziaren kontura hika-mikak dituzte. Euskaraz ekoizteko lan ausarta da".
Santurtziko Udalak antolatzen duen Serantes Antzerki Testu Sariketak, testuak argitaratzeaz gain, antzezlanak jokatzeko erraztasunak ematen ditu, ekoizpen kostuetan lagunduz. Beraz, oztopo handirik ez bada, urtea amaitu baino lehen antzeztokietan ikusiko ditugu bi lanak.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© ARGIA.com
Lege Oharra
RSS sindikazioa