Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
XXI. mendeko Iparragirre xiberotarra da, Euskal Herrian baino munduan emanaldi gehiago eskaintzen dituena, euskara hutsean beti. Parisen saritua, etxeko Hegoaldean ezezaguna. Jo bezate ezkilek kantuak erakarri zuen euskarara, eta musika izan zuen istripu larri baten ostean munduarekiko harremana. XVII. mendeko sorgin erretzeei buruzko hitzak idatzi ditu ateratzear den disko batean. Gaur euskaldunekin egiten ari direna ehiza berbera dela dio, gaurko Pierre de Lancre «demokratek» ere deabruaren eroaletzat seinalatzen eta kondenatzen baitituzte kultura ezberdinekoak. Maskaraden kultura galdu izana omen gure akatsik handiena, gaur botereaz ez baikara futitzen, herriko frontoiaren erdian.
guztia irakurri