Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-01-18 -- 1927.zenb


ARGIAko zenbaki honetan egindako elkarrizketan adierazten duen gisan, Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko lehendakariak politika utziko du legealdi hau bukatzean. Bi urte falta zaizkio jubilaziorako eta tarte horretan BBK-ko bere lehengo lanpostura itzuliko da. Ondoren, bere familiaz gozatu nahi duela adierazi du. Carlos Iturgaitz PPko buruzagiaren esanetan, berri ona da «ustezko gaizkile batek» politika uztera doala jakitea.

Miren Azkarate kultura sailburua da Eusko Jaurlaritzako bozeramaile berria Josu Jon Imaz ordezkatuz. Industria Sailburu berria, aldiz, Ana Agirre izango da, orain arte Imazen sailburuorde gisa aritu dena. Agirre 1981ean hasi zen Eusko Jaurlaritzan tekniko kualifikatu gisa eta harrezkero goi kargu ugari izan ditu.

Elkarrik dagoeneko 40.000 sinadura bildu dituela jakinarazi du. Mugimendu sozialak 100.000 lortzeko xedea du, modu horretan legez «alderdien mahai» baten eraketa eskatu ahal izateko. Datorren urtarrilaren 24an manifestazioa egingo du Iruñean.


Egibar GBBra aurkeztuko da apirilean

Hamazazpi urte EAJko EBBn egon ondoren, urtarrilaren bukaeratik Joseba Egibar EBBtik kanpo geratuko da. Urtarrilean bukatzear den EAJren zuzendaritzako hautaketan EBBko lehendakaria eta zortzi kide berritu ondoren, udaberrian lurralde agintaritzetako bost kideak berrituko dira. Egibarrek jadanik aurkeztu du bere hautagaitza GBBko lehendakaritzarako eta oraingo emaitzak ikusita -141 ordezkari bere alde eta 40 Imazen alde- pentsa liteke bera hautatua izango dela. Gaur egun Juan Mari Juaristi da GBBko buru eta Imazen aldeko jarrera agertu du EBBko lehendakariaren hautaketan. Egibarrek adierazi izan duenez, EBBko lehendakariaren hautaketa sufragio unibertsalez egin izan balitz, Imazek baino 800 boto gehiago izango lituzke, baina onartu du sistema den modukoa dela eta horrek bere kalte egin duela.


Etxeratek Europan zehar salatu du sakabanaketa

Etxerat erakundeak Europan zehar salatu du euskal preso politikoek Espainia eta Frantzian bizi duten sakabanaketaren egoera. Presoen senideak agintari maila desberdinekin bildu dira beren ateraldi honetan, eta azpimarratzekoa da Bartzelonan Kataluniako Parlamentuko lehendakari berriak (ERC) ere hartu eta entzun dituela. Lizarra-Garaziko garaietatik bere mobilizazio handiena bideratu du azken hilabeteotan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, bai ateraldi honekin eta baita gizarteratu berri duen hausnarketa zabalarekin.


Desobedientzia zibilaren aurkako epaiketak

SNCF frantsez tren konpainia estaBaionako erietxean euskaraz ere bai
Euskararen erabilpena sustatzeko akordioa sinatu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Baionako Erietxeak. Horren arabera, seinaleak eta informazio orriak euskaraz egongo dira eta bestalde, euskarazko kultur eskaintza izango da bertan. Hasteko Euskal Herriko Aurpegiak erakusketa eskainiko dute. Guztia Ospitalea Euskaraz taldeak lau urtez egindako lanari zor zaio.


Hizkuntza gutxituak Interneten babesteko

Bizkaiko enpresaburu eta profesional talde batek Club Unesco Metalingua Fundazioa osatu berri du. Fundazioaren helburua hizkuntza gutxituak dituzten komunitateen babeserako lana egitea izango da Informazioaren Gizartean dagoen hizkuntza aniztasunaren alde eginez. Talde horrek Erandioko Geinsa enpresan izango du bere egoitza, eta bultzatzaileek beste hainbat lan egiteko asmoa jakinarazi dute. Besteak beste, hizkuntza gutxituak dituzten komunitateetako erabiltzaile digitalen erabilerak eta ohiturak aztertuko dituzte.


Zaurituekin amaitutako epaiketa

Pasa den ostegunean duela bi hilabete demoek egindako mus txapelketan atxilotutako 63 demoen aurkako epaiketa egin zen. Baiona eta Hendaia arteko trenbideetan egin zuten mus txapelketa SNCF tren konpainiak euskararen presentzia berma dezan eskatzeko. 63tik hamar inguru Hegoaldekoak ziren eta epaiketan euskaraz mintzatu ahal izan zuten, epaileak haientzat itzultzailea onartua zuelako. Demoek euskaraz aritzea eskatu zuten, baina epaileak ez zuen baimenik eman. Hala ere, euskaraz aritu ziren demoak eta itzuliak izan zitezen eskatu. Jarlekuetan zirenak ere kexuka hasi ziren eta epaileek gela husteko eskatu zuten azkenean eta poliziak indarra erabili zuen horretarako. 5 zauritu izan ziren eta Domeka Zubeldia auziperatua atxilotu zuen poliziak.


Asteleheneko Goienkaria laster kalean

Otsailean argitaratuko da Asteleheneko Goienkariaren lehenengo zenbakia; 0 alea abenduaren 22an banatu zen. Debagoienako astekaria ostiraletan soilik argitaratzen zen orain arte. Astelehenetako argitalpen berriaren helburua ibarrean asteburuan gertatutakoa modu sakon eta freskoan aztertzea izango da. Ez du herrietako ediziorik izango, eta kirola, kultur ekitaldiak eta abar jorratuko ditu. Harpidedunek urtean 50 euro ordainduta asteleheneko eta ostiraleko Goienkaria jasoko dituzte; 25 euro ordainduta, aldiz, astelehenetakoa bakarrik jasoko dute. Saltokietako salneurria 0,8 eurotakoa izango da..


EGA gainditzeko gomendioak

Ega ateratzeko ikasleak prestatzen emandako 20 urteen esperientzia baliatuta, Nola atera EGA euskara jakin barik liburua argitaratu du Kepa Larrea filologo eta historialariak Likinianorekin. Bertan azterketa gainditzeko errezetak eskaintzen ditu Larreak. Bestalde, prentsan eta Interneteko foroetan EGAri buruz agertutako hausnarketak bildu ditu liburura. Autorearen komentario ironikoak ere ez dira falta.


Hauteskunde koalizioen aukerak

Ipar Euskal Herrian azkenean ez da gauzatu martxoko kantonamendu hauteskundeetarako AB, EA eta Batasunaren arteko koalizioa, nahiz eta, eragileen esanetan, gertu ibili diren. Nafarroa Bai hautagaitzan, aldiz, Batzarre ere barrutik bultzaka arituko da, bere batzarraren %82 koalizioan joatearen alde agertu ondoren. EAEn ere ezker abertzaleko eragileak bilera desberdinetan ari dira, eta posizio hurbilpen batzuk izan dira Aralar eta EArekin; oraindik, dena den, ez dirudi arbola fruitua emateko eran dagoenik, nahiz eta aste hau eta hurrengoaren hasiera artean emaitza zehatzak ikusteko aukerarik izango den. 102. Zutabe aldizkarian, espreski aipatu gabe ere, halako gertaera bat akuilatzen du etengabe ETAk. Arrazoi desberdinengatik zaila ikusten da oso EAJz aparteko indar abertzale guztiak elkartzea. Kontua da hau gauzatu ezean, elkarlanerako urrats batzuk emanda geratzen diren edo erabateko giro gaiztoaren itzulera biziko den.
talarekin Demoek bizi duten lehiaren ondorioz 63 lagun abiatu ziren epailearen aurrera, baina honek epaiketa bertan behera utzi zuen Ipar Euskal Herriko Demoek euskaraz deklaratu nahi izan zutelako. Azkenotan ohikoa den gisan, segurtasun indarrek eragindako zauritu eta kolpe ugarirekin bukatu zen epaiketa. Portugalen, bestalde, Zuzen Ekintza Taldeko 13 pertsonek bost urteko kartzela eskariari egin behar izan diote aurre Lisboan egindako epaiketan, 2000ko martxoan Jose Mari Aznar Espainiako gobernu buruari prentsaurreko batean pintura botatzeagatik.

Daniel Udalaitz

Burtsaren adierazlea termometroaren antzeko zerbait da: bere igoera eta jaitsierek adierazten dute Burtsara (Indize Orokorra), zenbait baloretara (Ibex 35) edo sektore jakin batera (banka, elektrikoak, etab.) dirua sartu dela edo horietatik dirua atera dela. Era askotako adierazleak daude. Esate baterako, Espainiako estatuan Madrilgo Burtsaren Indize Orokorra da ezagunena, Estatuko hiriburuan egiten baitira transakzioen %90. Espainiako Estatuko ekonomiaren termometroa da, izan ere igotzen denean baikortasuna eta hazkundea adierazten baititu, eta jaisten denean, aldiz, ezkortasuna. Nolanahi ere, badaude indize espezifikoagoak: adibidez, Euskal Herrian daukagun Bilboko Burtsa edo gure herritik kanpo dauden Bartzelonako eta Valentziako burtsak; edo balore finantzarioen (bankuak) eta industrialen (enpresak) indizeak, jarduera horiek besterik biltzen ez dituztenak. Autoetako tresnek abaila, erreboluzioak eta egindako bidea neurtzen duten bezala, burtsaren adierazleek ere diruaren joan-etorria, operazioak eta inbertitzaileen unean uneko interesak adierazten dituzte. Adierazlearen gora eta behera egiteek adierazten dute adierazlea bera osatzen duten baloreek izaten dituzten irabazi eta galerak. Burtsak gehieneko historikoa izan duela esaten denean, zera adierazi nahi da: Euskal Herriaren kasuan, adibidez, Bilboko Burtsak inoiz izandako markarik altuenarekin lortu duela saioari bukaera ematea. Espainiako Estatuaren kasuan, aldiz, Madrilgo Burtsaren Indize Orokorrak inoiz izandako emaitzarik onenekin amaitzen duenean lanaldia esan ohi da gehieneko historikoa izan duela.

hemeroteka

1926. zenbakia | 2004-01-11
1925. zenbakia | 2003-12-21

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan