Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-01-18 -- 1927.zenb

Antton Kazabon: «Gure herriko egoera politikoa erabili dut tranpolin bezala»

Pilar Iparragirre

Zeintzuk dira 'Kaixo, Kattin!'en nondik norakoak?

Polita da idazle izatea, aukera izugarria delako gure herri triste honetatik pixka bat eskapu egin eta hodeietatik zintzilik jarriz halako fantasiazko gidoiak egiteko. Baina hori gehienbat haur txikientzat idazten duzunean gertatzen da. Nerabe jendearentzat hasten zarenean idazten, jada hamairu-hamalau-hamabost-hamasei urteko gazteentzat, zaila da errealitateari uko egitea. Eta, beno, nik imajinatu dudan istorio hau, noski, fikzioa da, baina hankak lurrean ditudala idatzitakoa ere bai.

Zer esan nahi duzu horrekin?
Uste dut idazten saiatzen garenok halako konpromiso bat izan behar dugula. Gure herriko egoera sozial-politiko honen lekuko garen neurrian, akta ere egin behar dugula. Notario izan gabe, baina egoera horren isla izan behar dutela gure liburuek, nahiz eta literatura izan. Eta pixka bat hori da Kaixo, Kattin! osatzeko erabili dudan tranpolina. Gure herriko egoera politikoa erabili dut liburuari indarra emateko eta istorioa abiatzeko, daukagun egoera patetiko hau ūgaurko gazteek esaten duten bezalaū, nahiz eta gero, liburuaren bilakaeran, azkenean sentimenduak nagusitzen diren.

Zein da gauzak horrela azaltzeko arrazoia?
Adin horretako gaztetxeoentzat, gurasoak, eskola-eta arazo garrantzitsuak dira, jakina, eta politika ere bai, noski. Baina azkenean denak sentimenduen esanetara makurtzen dira. Eta horixe egin dut nik liburuan: gai politikoa erabili aitzaki gisa, baina gero sentimenduak jaten du hori dena.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan