Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2004-01-11 -- 1926.zenb

Oinak eta mentuoinak lurrean

Jakoba Errekondo


Fruta arbolak etxera hurbildu genituela milaka urte batzuk badira. Egun modan dauden animalion klonak, landareetan ez dakigu noiztik erabiltzen ditugun. Inork ez daki hazirik, sexuen nahasketarik gabeko lehen ugalketa noiz burutu zen. Aldaxka izango zen lehena, noski, eta txertoa edo mentua ondoren.
Txertoarekin bi landare betirako lotzen dira sinbiosian, batek sustraiak jarriko ditu, adaburua besteak. Lan hau ez da alferrik hartzen, onura ugari dakar: bestela bizi ezingo litzatekeen ingurunera egokitzeko moduko landareak, gaitz eta izurriteei aurre egiteko landare bikote bereziak, ohi baino azkarrago fruta emateko joera eransten du, aukeratzen den tamainako arbolak izango dira eta fruta arboladi osoaren tamaina berdintzen du, fruituaren tamainan, umatzean eta kalitatean eragiten du...
Ugalketarako oinarrizko sistema gisa txertoaren erabilerak ere Euskal Herriko bi paisaia nagusien berri ematen digu: isuri mediterraniarrean erromatarren eragin zuzenaren ondorioz mahatsondoa izan da ustiatuena; isuri atlantiarrean, aldiz, erromatarrek bertan topatu zuten sagarrondoa. Mahatsarena edo sagarrarena, ardoaren bueltan garatu dugu hemen, ia erabat, eztitzearen edo txertaketaren artea.
Artea bai, bi edo hiru landare enpeltatuz gure baserrietako artisau artistek sortzen zituztenak. Zituztenak, bai, arras galtzen ari den ezagutza baita. Gero eta fruta arbola gutxiago landatzen dira eta jarritako urri horiek etxekalte! Kanpoko, urrutiko mintegietan hazitako mentuoinen gainean txertatutako barietateak izan ohi dira. Mediterraneo aldeko gozo-puntu errazegira jarritako landareak gehienak.
Dagoenerako berandu da, baina ezin bertakoagoak ditugun fruta arbolen barietate basakak jasotzeko lan itzela oraindik abiatu gabea da. Nola edo hala, erdipurdi behinik egiten ari den barietateak jasotzeko ahalegina bezain oinarrizkoa da basoetan gero eta bakanagoak diren mentuoinak, barietate basakak, jagotea. Gure kulturaren oinarrietan ere, lurrak ematen dizkigun fruituetan, ardoetan... kanpoeder! Marka da geurea!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan