2004-01-11 -- 1926.zenb
Habanara datozen turistak errazago hartuko dute Malekoirantzako aldats behera, edo hondartzarako sortalderako bidea. Gutxik ezagutuko dute Hiriko Kanposantua, Colón hilerria, Vedado gainean, Zapata eta 12 kaleen artean sarrerako atea duena.Baina hilerrira sartuz gero, kale nagusitik aurrera, hainbat koadratara eskuinaldera hartu eta Laurac Bat panteoia aurkituko duzu. Burdin-hesi herdoilduz inguraturiko eraikin zuri esleitua da, arkitektura funerario zahartua, kapera arrakalatua eta hainbat hilarri inguruan. Duela 118 urte eraiki zuten. 60 hilobi omen ditu, eta hezurtegi handi bat. Milaka euskaldun dago hemen lurperaturik.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa