Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-12-21 -- 1925.zenb

Makina bat kontu

Joxerra Aizpurua / Garbiņe Ubeda


Ekologistek Mediterraneoa babesteko neurriak eskatzen dituzte

Wwf Naturaren zaintzarako munduko erakundeak Mediterraneoa babesteko neurriak eskatu ditu berriki. Erakunde ekologistak adierazi zuenez, munduko petrolio-ontzien %30 itsaso honetatik iragateaz gainera, mundu mailako turismo osoaren herenak bertako hondartzetara jotzen du, eta hori gutxi balitz, neurririk gabeko arrantza ere ekosistema hondatzen ari da.
WWF erakundeak kontserbazio area berriak eratzea eta bertan itsas garraioa estuki kontrolatzea edota debekatzea proposatzen du, besteak beste. Paolo Guglielmi WWF taldeko itsas biologoak adierazi duenez, ĢPrestige ontziak eragindako hondamendiaren parekorik Mediterraneoan gertatuko balitz, itsaso itxia izaki, gutxienez 80 urte beharko lirateke itsas azalerako ura berriztatzekoģ.
Hondakin toxikoak ere arazo handia dira. Ez da ahantzi behar Frantzia, Espainia, Italia eta Greziari gizakiarentzat eta gainerako espezieentzat kaltegarriak diren hondakin toxikoak itsaso honetara isurtzea leporatu ziela Nazio Batuen Ingurumenerako Programak.
Turismoari dagokionez, Mediterranoak munduko turismoaren %30a hartzen du bere hondartzetan eta gaurko 160 milioi bisitariak bikoiztu egin litezke 2005 urtean, WWF erakundearen arabera, beti ere.
Ekologistek, Tunisia iparraldeko eta Aljeria mendebaldeko itsasertzak Malta eta Siziliako kanalak, Adriatikoa, Egeoa eta Libia eta Turkiako hainbat zona babes eta kontserbazio area bilakatzea eskatzen dute.

Afrikako ugaztun galduen fosilak aurkitu dituzte Etiopian
Nazioarteko ikerlari talde batek Etiopian fosil berezi batzuk deskubritu dituela iragarri du. John Kappelman ikerketa taldeko buruak azaldu duenez, Afrikako ugaztunen eboluzioa ulertzeko falta diren hutsuneak betetzen lagunduko du aurkikuntzak, orain dela 24 eta 32 milioi urte bitartean bizi izan ziren animaliei buruzko datu asko argituko baititu. Garai hartan Itsaso Gorriak ez zuen oraingo itxura, Afrika eta Arabia bat eginda zeuden eta ozeanoz inguraturiko kontinente isolatua osatzen zuten. Zortzi milioi urteko aldi hau, ugaztunei gertatu izan zitzaienari dagokionez, ilun eta misteriotsua izan da zientzialarientzat.
Fosilen artean, desagertutako espezieak eta gaurko ugaztun espezie batzuen arbaso zaharrak aurkitu dira, esate baterako, elefantearenak, Proboszidio izenekoak. Beste fosil interesgarria Arsinoitherium deritzon ugaztun batena dugu, gaurko errinozeroa baino handiagoa eta muturrean bi adar dituena. Jatorria askoz ere zaharragoa baldin badu ere, dirudienez, garai hartara arte iraun zuen.
Afro-Arabiar kontinentea isolatuta egon zen bitartean, espezie berriak sortu eta garatu ziren baina kontinente hau Europa eta Asiarekin kontaktuan ipini zenean, (orain dela 24 milioi urte) bertako espezie primitibo asko desagertze bidean jarri ziren eta gainerakoak modernizatze bidean. Zentzu honetan, espezie inbaditzaileen eraginez edo, Arsinoitherium eta Proboszidio zaharrenak desagertu egin ziren eta gaurko elefantearen arbasoak indartu eta zabaldu.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan