Cecilia Arrozarena
Turista gehienak begira-begira, baina beste ezeren antza duenik ohartu gabe pasatzen dira Habanako Tenpletea deitzen den monumentu neoklasikoaren aurretik. Turista euskaldunak, esan nahi dut. Bakar bat ezagutu dut ohartu dena, Habanako zeiba zuhaitzak eta Tenpleteak Gernikako haritzaren eta juntetxearen antza duela jakin gabe konturatu dena. Ikusteaz batera esan zuen: "Gernikako arbola ematen du!".Historia zaharrean arakatu behar da jakiteko antza ez dela kasualitatezkoa, Tenpletea euskaldun batek eraikiarazi zuela orain dela 175 urte, Gernikako biltzarren etxea apropos imitatuz.
guztia irakurri