Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-12-14 -- 1924.zenb

Joxe Mari Ostolaza

Ez utzi lekurik. Gainean, gainean. Ez dadila mugitu. Segi, segi. Sar, jo fuerte. Baloia usaindu ere egiten ez duenari ematen zaizkion agindu hauek politikara egin dute. Eta borobila nahi izaten duenak horrelakoen presio eroari izkin egin behar izaten dio, kideaz komunikatu nahi baldin badu behintzat. Ezjoko honi, bururik gabeko lumatu oilaskoen jarduna esan zion ez dakit zein entrenatzailek. Eta Villar politikak, borobilduaren mehatxu xelebreak, horren antza du. Espainolek ez omen dute Ibarretxeren aurka egingo ez duten enpresaburuen ekoizpenik erosiko, orain artean horiek kontsumitzeko arrazoinen artean kalitatea, prezioa eta konpetitibitatea baino, erosleentzat egileen soslai politikoak eragingarriagoak izan balira bezala. Ez ditut nik espainol kontsumitzaileak korri eta korri, ertsa eta ertsa, estu, esku batean beharrak eta bestean ez dakit nork egindako insolidarioen produktuak zerrendatuta erosketak egiten, Villar puztuago baten lainezak elikatze aldera. Izan ere, patrika baloia den gizartean Villartarren ekipoek ez lukete puntu bakar bat ere lortuko. Eta badakigu, beti bidezkoa ez bada ere galeren aurrean entrenatzailea kanpora. Hala bedi oraingoan ere.

hemeroteka

1923. zenbakia | 2003-12-07
1922. zenbakia | 2003-11-30
1921. zenbakia | 2003-11-23
1920. zenbakia | 2003-11-16
1919. zenbakia | 2003-11-09
1918. zenbakia | 2003-11-02
1917. zenbakia | 2003-10-26
1916. zenbakia | 2003-10-19
1915. zenbakia | 2003-10-12
1914. zenbakia | 2003-10-05

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan