Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-12-07 -- 1923.zenb

«Biba Gamazo!»

Patxi Larrion


German Gamazo ministro liberala izan baitzen nafarrak bildu zituena. "Biba Gamazo" oihua, maiz errepikatu zen Gamazadaren garaian, duela mende bat etsaiak batu zituen nafarrak. Ziuraski, ondoren, ez da horren kontsentsu zabala ezagutu Nafarroako politikagintzan.

Egunotan, Gamazada baino, monumentua, eraikina da hizpide; 1903ko urrian bukatu zen monumentua, eta ofizialki inauguratzeke dago. Gustukoa dugu lurralde honetan monumentuak eraikitzea, mugarriak bailiran paratu, gisa horretan galdu dugun zerbait berreskuratuko dugulakoan. Foruena, Amaiurkoa, Noaingoa... kanpotik ikusita bitxia, inoiz ulergaitza dena, guztiz logikoa pausaleku honetan.

Foru monumentua Hiriburuzagian da, Iruñeko Sarasateko pasealekuan, eta bere kokapenak esanahia berezia dauka. Badirudi, botereak eraikinaren abaroa bilatu duela. Gibelaldean Nafarroako Gobernua, albo batean, Espainako bankua, bestean karlismo gordina, eta, urrutian, baina aurrez aurre, antzinako Entzutegia, egun Parlamentua bilakaturik ûbezgauza anitzentzatû, nonbait, ihesa oztopatzen dabilzkio eraikinaren gaineko andereari.

Anderea, gailurreko estatua, gure iragan hurbilaren lekukoa izan da. Talaiatik, egitea dauka gure mendearen kronika, zer ez duen ikusi, entzun, sufritu goiko emaztekiak: gazteak solasean eta lardaskan, abestiren bat Agata Deunan, danbolin eta gaita soinuak dantzari gutxi batzuk asetzen, eta, manifestazioen helmuga izan denez ûpuskaz gehiago Gazteluko Plaza hesitua dagoenetikû, dozenaka hizlarien elea. Esan ohi da, andereari, bisaia mudatzen zaiola diskurtsoaren arabera.

Monumentua sinboloa izan da eta sinboloa izaten jarraituko du. Nabarrismoa ere, horren jakitun da, eta Erresuma zaharraren sinbologia berritzen ari den honetan, espero zitekeen bezala, ez da eraikinen onuraz ahaztu.

Lehenik eta behin, lerro hauek argitaratzen direnerako, baietz ofizialki mustua egon, egun hauetarako eraikinaren inguruan egin duten muntaia, inaugurazio ofizialtzat har baitaiteke. Ekitaldirako hautatu duten leloa ûpacto y libertad (ituna eta askatasuna)û, inondik ere, etorkizun zaharraren adierazle. Bestaldetik, herritarren eskura jarriko dute datu-base bat, non bila daitezkeen monumentua ekonomikoki sustengatu zutenen izenak. Era berean, aipatu muntaian, igogailua paratu digute, andereari bisita egin behar; inori, ikuskizunak, izeba zaharraren aurpegia ekarriko dio gogora. Azkenik, dena bururatzeko, eta garai berrien lekuko, aparkaleku bat eginen digute, oroitarriaren azpian, erroak irauli nahian edo. Eskuinak ûPSN barne?û argi dauka, berezko identitatea behar du, asmatua izan ala ez, eta, Nafarroa, Nafarroa da esaldia abiapuntu, kutsu identitarioz zipriztinduriko diskurtsoa ari da apailatzen.

Bizkitartean, sinboloetatik haratago, diskurtso erditzerik ez gurean, eta are gutxiago erdiko biderik. Nafarroa Garaian, euskaltzaletasunak, diskurtsoaren alorrean, iraultzea baino zerbait gehiago behar du garai berriei aurre egiteko. Sukurtsalismotik haratago, berezko bidea urratu beharra dago, nago ez ote den beranduegi horretarako.

Gauzak honela, duela ehun urteko gertakariak gogora ekartzean, nagusiki, gure bidearen okerraz jabetu beharko ginateke, eta ez, besterik gabe, hamaikagarrenez salatu, ûbestaldetik, guztiz zilegi denaû, egungo erakundeen utzikeria. Egia esanez, aurtengo muntaia ikusirik ezin erakundeen utzikeriaz mintzo.

Areago ikurriñaren auzia berpiztu duten honetan, Pedro Esartek dioen legez, Gamazoek aspaldi inguratzen dute monumentuko anderea. German Gamazok batu zituen nafarrak, botereak biltzen du eskuina eta Nafarroako euskal abertzaleak iraganean batzen dira. Egun, ba al dugu etorkizunik?

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan