2003-12-07 -- 1923.zenb
Sollube eta Jata mendien babesean, Bakio herria luzatzen da itsasoa egarriz bilatuko balu bezala. Itsasaldeko herri bezala, izaera propioa badauka ere, Bakioren aberastasuna lehorraren eta itsasoaren beraren arteko orekan datza. Itsasoari begira dagoen herria dela askok uste badute ere, barnealdeak ere badu bere garrantzia Bakion, behialako arkitektura txundigarriak adierazten duen bezala.Arkitektura hori bera da bisitariarentzako espresuki prestatutako ibilbideen gaia. Kresala usainaz eta itsas haize goxoaren konpainian, antzinako baserriak, jauregiak, baselizak eta beste monumentu asko bisita daitezke erraztasun handiz.Mendien magaletan eta itsasoz bustirik, kokapen ezinhobeak sortzen du mikroklima berezia eta berezkoa Bakion. Tenperatura atsegina eta izozterik gabeko neguak izanik, txakolin desiratua sortuko duen mahatsa landatzeko leku paregabea da.Bizkaiko itsasertzeko herri eder honek bidean geldialdi bat eta bisitarako gonbidapena luzatzen dizu, natur ingurune zoragarria dastatzeko aukera eskainiz.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa