Estitxu Eizagirre / Ixiar Eizagirre
Jakin-mina da Joseba Iriondoren bertuteetako bat. Mutikotan, ikastolatik irteeran aitarekin ezagutu zuen Herri Irratiko mikrofono eta kableen kazetari mundua. Urte batzuk geroago, institututik pipar eginda, aitak harrapatuko zuen beldurrez trebatu zen surfean. Kantauri osoko lehen surf irakaslea izan zen. Eta euskarazko komunikazioan ere, gerra kazetaritzan eskola sortu du. Ahal duenero, abentura bila irteten du surf oholarekin, eta ahal balu, oraintxe itzuliko litzateke gerra egoeraren batera albiste freskoak harrapatzera.
guztia irakurri