Astekaria

 Kultura 

Makina bat kontu

alde 0    kontra 0



Kontuz printzesen eta maitagarrien ipuinekin

Haurrentzako opariak erruz kontsumitzen diren sasoi honetan, Liz Grauerholz eta Lori Baker-Sperry ikerlariek ipuin batzuk kaltegarriak izan litezkeela ohartarazi dute. Argitaratu berri duten ikerketan printzea maitemintzen duten printzesen ipuinak dira, hain zuzen, daturik esanguratsuenak eman dituztenak, batik bat, edertasunaz ematen diren azalpenengatik.

Izan ere, ipuin mota hauetan ederra izatea da duen baliorik garrantzitsuena eta, emakume modernoen independentzia gero eta handiagoa den arren, edertasunari eta itxurari balio handia emateko joera dago oraindik ere. Gainera, nabarmena denez, gizon-emakume erakargarriak sozialki hobeto ikusita ditugu.

Neskek txiki-txikitandik irakurtzen dituzten maitagarrien ipuinetan azaltzen denez, printzesek sekulako onurak eta ondasunak lortzen dituzte ederrak izateagatik bakarrik. Mezu subliminal honek errepresio handia sor diezaieke neskato gazteei, batez ere, gizarteak definitu duen edertasunera hurbiltzen ez direla iruditzen zaienean.

Liz Grauerholz eta Lori Baker-Sperry ikerlariek, Grimm anaiek XIX. mendean idatzitako 168 ipuin aztertu dituzte. Kontakizun hauen %43 film eta haur ipuin itxuran berriztatu dira eta gaur egun gehien gizarteratuta daudenak Errauskine, Edurne Zuri, Loti Ederra, Txano Gorritxu eta Hansel eta Gretel ditugu.

Tasmaniako Deabrua arrisku bizian

Minbiziaren antzeko gaitz batek erdira murriztu du Australiako ugaztun berezi hauen kopurua, urtebetean 150.000tik 75.000ra jaitsi baita populazioa.

Gaitz honen ondorioz, martsupialio honi lehendabizi zauriak egiten zaizkio aho eta muturrean. Berehala, zauriok tumore bilakatzen dira eta dena desitxuratu ondoren hiltzeraino ahultzen dute animalia. Horretan diharduten ikerlarien ustez, gaitz hau erretrobirus batek eragiten du, ihesa edo neumonia asiarra sortzen duen mikroorganismoaren antzeko batek.

Kutsadura gutxituko duen birus artifiziala sintetizatu nahian

Marilandgo Energia Alternatibo Biologikoen Institutuko ikerlariek bakterioak suntsitzeko gaitasuna duen birus artifiziala sortu dute. Birus sintetikoak ez dira gaurkoak. Enzimetatik abiatuta, birus asko sintetizatu dira orain arte (esaterako, polioa) baina urteak behar izan dira horretarako. Mikroorganismo berriaren prozedura, berriz, egun eskas batzuetakoa izan da.

AEBetako buruzagiek itxaropen handiak ipini dituzte teknologia honetan eta urte gutxi batzuetan funtzio jakin baterako bereziki diseinatutako mikroorganismo koloniak lortuko direla uste dute. Adibidez, planta energetiko bateko kutsadura edo karbono dioxidoa jango duten mikroorganismoak edota ur erradiaktiboetako efektu kutsakorrak garbituko dituztenak.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1921
 
azala1920

1922 zenbakia.
2003ko azaroaren 30a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza