2003-11-30 -- 1922.zenb
Itzulpena eta literatura gaien arteko harremana aztertu dugu Durangoko Azokaren karietara. Nolakoa izan da literatura eta itzulpenaren arteko harremana Historian? Nola gauzatzen dira itzulpen lanak? Nolakoa da idazleen eta itzultzaileen arteko harremana? Itzultzaileen lana onartua eta ezagutua al da? EIZIEko (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) lehendakaria eta itzultzailea Karlos del Olmo, Koro Navarro itzultzailea (Isaac Bashevis Singer idazle poloniar juduaren Zortzi kontakizun liburuarengatik 2003ko itzulpengintzako Euskadi Saria jaso duena) eta Inazio Mujika Iraola, idazlea eta Alberdania argitaletxeko editorea bildu ditugu mahai batean. Karlos del Olmok berak Egan aldizkarian argitaratutako «Itzulpena eta literatura: elkarren beharreko etsaiak» izenburuko azterketa hartu dugu solasaldiaren abiapuntu gisa.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa