Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-30 -- 1922.zenb

artikulu nagusira itzuli
Mahaikideak

Inaxio Agirre

AuBko Gipuzkoako ordezkaria

Deban sortua 1947an. Tolosan bizi da egun. Euskal Filologian lizentziatua da. Duela 30 urte Tolosaldean egin zen lehen azterketa soziolinguistikoan parte hartu zuen. Donostiako Euskararen Patronatuko zuzendari izan da 16 urtez eta han jarraitzen du lanean. Azken hauteskundeetan AuBren Gipuzkoako zerrendaburu izan da. Azken hiru urte hauetan Tolosaldeko Euskararen Plan Estrategikoa bultzatzen ari da.


Josune Ariztondo

EAJko EBBko idazkaria

Ondarroa, 1948. Zientzia Kimikoetan lizentziatua da eta irakaskuntzan aritua da Lauro Ikastolan eta Derioko Magisteritza Eskolan. 1995ean Euskara Sustatzeko zuzendaria eta HABEko zuzendari izana, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuorde karguan aritu zen aurreko legegintzaldian. Hezkuntza, unibertsitatea, euskara, emakumea, idazkaritza eta antolakuntza arloen ardura du EBBn.


Emilio Lopez Adan

Idazlea eta ginekologoa





Gasteizen jaio zen 1946an. Ginekologoa da. ETAko ideologo eta zuzendaritzako kidea izan zen 1964-73 bitartean. Iparraldera egin zuen ihes 1968an. ETAk V. Biltzarrean hautaturiko Biltzar Ttipiko kidea. LAIAren sortzaileetakoa 1973an eta joera libertarioaren hobesle. Euskal nazionalismoa aztertu du eta artikulu eta saio ugari argitaratu ditu euskal komunikabideetan. Euskal Konfederazioko kidea da.


Antton Karrera

Gipuzkoako Ezker Batuko koordinatzailea





Amezketa, 1943. Fraisoro nekazaritza eskolako zuzendari eta irakasle izan da 36 urtez nekazaritza ingeniari hau. Euskara irakasle izana eta hiztegigintzan aritua da. ETAn hasi zuen bere ibilbide politikoa 1965ean. Burgosko Prozesuan auziperatua izan zen. Nafarroako CCOOko sortzaileetakoa da. LKIn militatu du denbora luzez eta azken zortzi urteetan Ezker Batuan ari da. Eusko Legebiltzarreko parlamentarioa da.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan