Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-30 -- 1922.zenb

Ezpalak

Izaskun Jauregi



Finalerako aulkiak bilatzen

Finalerdietara iritsi da dagoeneko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Gauzak espero bezala doaz orain artean, lerro hauek idazterakoan Maialen Lujanbiok lortu baitzuen Eskoriatzako lehen finalerdian abenduaren 14an Irunen jokatuko den finalerako lehen aulkia. Beste zazpi tokiak zeinek beteko dituen ordea, hilaren 23an Zarautzen eta 30ean Tolosan jokatuko diren saioetan erabakiko da.


Ilustratzaileak elkartu dira

Profesioa duin egitea eta euren lana ezagutaraztea da Bilbon aurkeztu berri den Euskadiko Ilustradoreen Elkarte Profesionalaren (EIEP) xede nagusia. Ilustratzaileei lan gaiei buruzko aholkularitza eskainiko die Elkarteak eta hainbat ekimen martxan jarriko ditu ilustratzaileen lana ezagutarazteko. Horien artean, urtarriletik ekainera erakusketa ibiltari bat burutuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.


Milioika hitz, esaldi eta esapide

Euskaraz idazten dutenei laguntzea da Ibon Sarasola idazle eta euskaltzainak zuzendu eta Euskararen Donostia Patronatuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez sortu den ĢEreduzko prosa gaurģ programaren helburua. Bertan, 87 liburu daude bilduak eta eredugarri izan daitezkeen liburu horien hitz, esaldi eta esapideak ere bai. Sarasolak liburuak , Juan Garzia, Josu Zabaleta eta Koro Navarrorekin batera aukeratu ditu. Programa erabilgarri dago dagoeneko bi helbide hauetan: www.ehu.es/euskara-orria eta www.euskara.net-en.


Gerra aurreko euskarazko kazetaritza

Gerra aurretik Iruņeko prentsan euskaraz idatzi zuten egileen artikuluak bildu ditu liburu batean Joxemiel Bidadorrek. Larreko, Gurbindo edota IruņaÆtar Alexander ezizenez sinatzen zuten egileen lanak bildu ditu, besteak beste, Euskara Iruņeko kazetaritzan (1930-1936) liburuan.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan