2003-11-30 -- 1922.zenb
Gerardo Bujanda Sarasolari emango dio aurten Gerediaga elkarteak Argizaiola saria. Bujanda Donostian jaio zen 1919an. 16 urterekin boluntario joan zen gerrara EAJko gudariekin. Preso egin ondoren langile bataloietan behartu zuten lan egitera, baina azkenik Afrikara egin zuen alde eta han igaro zituen bost urte. 1947an itzuli zen Euskal Herrira eta erresistentzian hasi zen lanean. 1960. urte inguruan Muņoz, Etxebeste, Mendizabal Okina, Elisabet Maiztegi eta beste zenbaitekin batera Loiola Irratia sortu zuen Donostian.
1954. urtean Frantziako Gobernuak Eusko Jaurlaritzak Iparraldean antolatuta zuen Radio Euskadi ixtera behartu zuen. Hamarkada bat baino gehiago isilik izan ondoren 1965. urtean, oraingoan Venezuelatik, berriro Radio Euzkadiren uhin hertzianoak zabaldu ziren mundura. Garai honetan Gerardo izan zen barnealdeko berriemailetariko bat. "Juan de Igueldo" goitizenarekin Hego Euskal Herriko berriak bidaltzen zituen Venezuelara irrati bidez mundura zabaltzeko. 1966. urtetik aurrera, barnealdeko Euskadi Buru Batzarreko kidea izan zen. Hurrengo hamarkadetan hainbat kargu izan zituen EAJ-PNV-ren barruan. 1977. urtean Gipuzkoako diputatu hautatu zuten.
Gaur egun 84 urterekin Donostian bere jaioterrian bizi da Lide Oņederra Egaņa bere emaztearekin.
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa