Daniel Udalaitz
ESK sindikatua Hego Euskal Herri osoan hedatuta dago, 5.000tik gora kide dauzka, eta II. Biltzar Orokorra egin berri du. Batzorde Nazionala ere berritu du, eta orain Batzordeko % 25 emakumeek osatzen dute. Angel Abaldek jarraitzen du bozeramaile nazionala izaten, eta Biltzarraren balorazioa egin du ARGIAk egin dion elkarrizketan.
guztia irakurri
Pilar Iparragirre
Eguraldia eta Nafarroan gaur egun aginte kontuetan dabilen jendea aurka izan bazituen ere, gaitz erdi, Euskal Herri osoko elkarkidetasuna bereganatzea ere lortu baitzuen Irunberriko Arangoiti ikastolak aurten. Eta hori gutxi balitz, Nafarroa Oinez 2003ko gorabeherak gertatu aurretik, ikastola honek izan zuen beste oparirik ere, Aitor Arana idazleak berari eskainitako bi liburu, kasu: Arangoiti ikastolako bi neska-mutiko protagonista dituen Irunberriko sorginak izenburuko narrazioa eta artikulu honetan hizpide izango dugun Nafarroako ipar-ekialdeko euskara. Irunberritik Aezkoaraino azterlana.
guztia irakurri