Enekoitz Oiartzabal Lizarralde, Zuhaitz, Izagirre Ameztoi, David Brum Martinez, Gaizka Garcia Urbieta, Gaizka Azkarate Garai, Saioa Azua Galparsoro, Xabier Otaegi Olasagasti, Ruben Gelbenzu Gonzalez, Regina Maiztegi Aboitiz, Eneko Gorostidi Mujika, Goizeder Anton Iturralde, Ikerne Indakoetxea Barberia. Maider Egiguren eta Mikel dira Baltasar Garzonen aginduz atxilotutako hamalau pertsonak. Salaketaren arabera ETAren azpiegitura berregituratzeko agindua omen zuten atxilotuek. Edizio honen itxiera orduan, Enekoitz Oiartzabal, Dabid Brum eta Gaizka Garcia oiartzuarrak kalean ziren jada. Berriz ere, atxilotuekiko errugabetasun printzipioa guztiz autsi izana salatu da gizarteko alor desberdinetatik.
Atutxa, Knörr eta Bilbao epailearen aurrean izango dira abenduaren 3an.
Lehenengo irudi efektua behintzat lortu du Espainiako justiziak: EAEko herritarren ordezkari nagusietakoak epailearen aurrera eramatea. Ikusi beharko da hasitako bideak desobedientziagatik zigorrean amaitzen den. Hala balitz, ondorio pertsonala ez da larria, baina sinbolikoki oso gogorra litzateke, EAEko herritarren borondatearen aurkako zigor sinbolikoa litzatekeelako. Muga Espainiako egungo Konstituzio eta legedian dagoela adieraziko luke argi eta garbi zigorrak eta ez euskal herritarren borondatean. EAEko Auzitegi Nagusian eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalean jarrita dauden beste helegite batzuen onarpen eta ebazpenek erakutsiko duten bezala.
Beste eraso bat Amutxastegiren aurka.
Estanis Amutxastegi Andoaingo PSE-EEko zinegotziaren etxeari zuzuriz eraso egin zioten ezezagunek azaroaren 18an. Etxeko egongelak su hartu zuen, baina ez zen kalte pertsonalik izan, une horretan etxean zegoen zinegotziaren 23 urteko alabak etxetik ateratzea lortu zuelako. Alderdi gehienek gaitzetsi dute erasoa eta Amutxastegik adierazi du bere ideie eta zereginei eutsiko diela eta ez duela Andoaindik alde egiteko asmorik. 1999tik gaurdaino PSE-EEko zinegotzi honek eta bere familiak lau eraso jaso dituzte. Soegile desberdinek aipatu izan dute aspaldian ez dela halakorik izan, eta ikusi behar dela hau zerbait isolatua den ala ez.
Herrietako batzarretan enpate, baina Egibar Imazen aurretik da lehen itzulian. EBBko lehendakaritzako
Nazio Eztabaidagunearen erronkak
Datorren larunbatean Nazio Eztabaidaguneak I. Ekarpen Foroa izango du Leioako Campusean eta abenduaren 20an batzar orokorra egingo du, Euskal Herriaren egoerari buruz Talde Sustatzaileak egindako plana onartzeko helburuarekin. Ezker abertzaleko zenbait hautetsi eta pertsonaren ekimenez, uda hasieran abiatu zen Nazio Eztabaidagunea, nazio eraikuntza eta gatazkaren konponbideari bultzada berri bat eman nahian eta zeregin horietan ahalik eta abertzale gehien bildu nahian. Oztopoak ugari ziren hasieran eta ugari dira gaur egun ere, partaidetza ikusita oraingoz batez ere Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzeko sektoreak bildu dituztelako, nahiz eta, besteak beste, AB, EA eta Zutikeko pertsonak ere badiren. Sinesgarritasun eta mesfidantza defizit handia dago sektore abertzale desberdinen artean, eta, argitara eman diren helburu eta jardun zehatzen gainetik, hori gainditzea izango da hemendik eta apirilera arte Nazio Eztabaidagunearen erronkarik handienetakoa.
Lan munduak euskara behar du
80 enpresek martxan dituzte euskara planak, guztira 43.687 langilek egiten dute eguneroko jarduna euskaraz, urriko datuen arabera. Horixe adierazi dute aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituzten Elhuyar, Artez eta Emun enpresek. Azken bost urtetan lan mundua euskalduntzeko dinamikak indartu diren arren, euskararen normalizaio osoa lortzeko lan mundua euskalduntzeak apustu estrategikoa izan behar duela adierazi dute. Aipatzekoa da planen bat duten enpresa gehienen tamaina handia dela, gehiago dira 500dik gora langile dituztenak 100dik behera dituztenak baino. Bestalde, euskara planetan dauden enpresen erdiak kooperatiba motakoak dira eta industria arlokoak asko. Zerbitzu enpresetan ez da euskara plan asko.
Gabonetako opariak euskaraz
124.000 katalogo banatuko dituzte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hainbat udalerritan, Eudelek antolatutako «Gabonetan oparitu euskaraz» kanpainaren baitan. Asmoa euskararen gizarte erabilera sustatu eta garatzea da. Euskaraz ekoizten diren produktu eta jolasak biltzen ditu katalogoak: diskoak, informatika materiala, filmak, liburuak, aldizkariak, jokoak eta web guneak. Bestelako helburua ere badute antolatzaileek: haurrek Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutunak euskaraz idaztea.
AEDk 20 urte
Arrasate euskaldun dezagun euskara elkarteak 1983ko azaroaren 29an egin omen zuen Eraikuntza Batzarra. Beraz, oraintxe bete ditu hogei urte. Anton Abbadia sariak, 1997an, euskara elkarteen artean aitzindari izatea aitortu zion. AEDren ondotik sortu dira berrogeitik gora euskara elkarte.
"Euskaraz!" zigilua
Oinarriak plataformak jarri du abian "Euskaraz! Nafarroako hizkuntza delako; denon eskubidea delako" izeneko kanpaina. Nafarrek gaztelania hutsean jasotzen dituzten agiri, publizitate euskarri, gutun eta gainerakoak bidali dituenari itzultzea da kanpainaren asmoa. Itzulketan paperak "Euskaraz!" jartzen duen zigilua eramango du. 120 taldek bat egin du kanpainarekin eta edozein herritarrek ere bat egin dezan nahi du Oinarriak-ek.
Herrietako batzarretan enpate, baina Egibar Imazen aurretik da lehen itzulian.
EBBko lehendakaritzako lehian, EAJko herrietako batzar kopuru berdinen sostengua lortu dute Josu Jon Imazek eta Joseba Egibarrek: 102 bakoitzak. Bizkaia eta Iparraldean Imaz da nagusi, baina Egibarrek Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan gehiengoa duenez, oraingoz berak aurrea hartu dio. Hautagai bien artean desberdintasun handiegirik ez dagoela aipatu izan da, baina Joseba Arregi kultura sailburu ohia ez dago ados, eta EAJn aireratu nahi ez den eztabaida gordina dela adierazi berri du. Beste molde eta testuinguru batean, baina urriko LARRUNen Ińaki Anasagasti buruzagi jeltzale ezagunak argi eta garbi esaten zuen joan den mende hasieran AEJn izan zen Aberri eta Comunión-eko banaketa beti egon izan dela EAJn, eta gaur egun ere hor dela, baina bi sektore handi horiek badakitela elkar bizitzen. Nor da nor, beraz, EAJren baitan EBBko zuzendaritza hartzeko egun bizi den lehiaketa gogor honetan?
Daniel Udalaitz
Enpresek beti jaulki ditzakete akzio berriak inbertitzaileei nahiz lehentasunezko eskubidea duten beren akziodunei eskaintzeko. Era horretako operazioari kapital gehitzea esaten diote, eta bi helburu izan ohi ditu: enpresaren proiektuetarako finantzazio bide berriak aurkitzea da bata eta akziodunen konposizioa aldatzea bestea. Kapitala gehitzerakoan, ez dira salgai jartzen bazkide akziodunen akzioak, baizik eta titulu berriak ateratzen dituzte konpainiek. Adibidez, demagun enpresa batek 20 milioi euroko kapital soziala duela, hura 1.000 euroko 20.000 akziotan banatua dagoela eta, halatan, Akziodunen Batzarrak bost milioi euroko kapital gehitzea egitea erabaki duela. Bada, kontu horrek esan nahi du enpresak bost milioitan handituko dituela bere errekurtsoak eta finantzatzeko gaitasuna, akzio berrien salmentaren bidez. Operazioa burutzeko, hainbat tramite egin behar izaten dira: balioen merkatuko Nazio Batzordeari komunikatzea, jaulkitzeko erabakia egiaztatzen duten dokumentuak erregistratzea eta abar. Akzio zaharren -gehikuntzaren aurrekoen- eta berrien arteko diferentzia, berriz, batzuek eta besteek dibidendua kobratzeko duten eskubidean eta negoziatzen pasatutako denboran dago oinarritua. Bi modutan egin daitezke kapital gehitzeak: akziodunentzako gastua dutela edo gabe (akzio liberatuak edo doakoak). Ohikoena da titulu edo akzio berriek zaharrek baino dibidendu apalagorako eskubidea izatea, hau da, jaulki ostean zirkulazioan ibilitako denborari buruz proportzionala izatea.