Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2003-11-23 -- 1921.zenb

Ospakizun globala

Igor Estankona

Mundu osoan ospakizuna aldi berean egin zedin, Inperioko itsas osteko probintzia bakoitzari ordu bat jarri zitzaion metropoliko orduarekiko desfasearen arabera. Bada, gure probintzian ospakizuna arratsaldeko hiruretan zen hastekoa. Kaleak aspalditik zeuden aingeru eta gladiadore modernoen irudiekin apainduak, eta nahiz eta populuak beste premia eta ardura ugari izan, telebistan ekin eta ekin ari ziren.
«Matrix Revolutions» aldi berean estreinatu zen mundu libre osoan.
Baina txarrena ez da hori, txarrena da filma ikusi ez duen oro zokoratua senti dadin orkestratu zutela azpijokoa.
Baina txarrena ez da hori, txarrena da filma ikusi dugula eta gure tributua hurrengo kanpainarako erabiliko dutela.
Baina txarrena ez da hori, txarrena da behin eta berriro atzematen gaituztela euren iruzurrekin, elkarrizketa lotsagarriro pobreekin, gidoi harrigarriro lañoekin eta efektu itzel bezain hutsekin.
Filma bukatu zenean jendea purrustadaka ari zen albokoarekin, mor-morrean egundoko adar jotze hura zela eta. Probintzietan badago bat baino gehiago nazka-nazka eginda. Hurrengo muntaia Inperialean zinea erortzen bada ez nau azpian harrapatuko.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan